2015(e)ko azaroaren 29(a), igandea

Taldeak egiteko dinamika ezberdinak


ZENBAKIEN BIDEZKO TALDEKATZEAK

Dinamika hau oso ezaguna da. Denak korroan edota lerro batean egonda zenbakiak banatzea. Esaterako, jolaserako 12 partaide badaude eta 4 talde osatu nahi badugu, zenbakien ordenean banatzea (1,2,3,4,1,2...).

URTEEN HILABETEEN ARABERA TALDEKATZEAK

Urteak egiten dituzten hilabeteen arabera taldeak osatzea.

BIKOTE ITSUA

Partaide bakoitzak begiak itxita bost buelta eman eta topatzen duten lehen pertsona bere bikotea edo taldekidea izango da.

PALOMITAK


Denak nahasturik ibiltzen egongo dira palomitak bezala (saltoka). Moderatzaile bat egongo da eta berak egiten dituen txalo kantitatearen arabera, kantitate horretako taldeak egin beharko dituzte elkarturik. Moderatzaileak denak ondo daudela ikustean amaitzen da.
Taldeak egingo dira bakoitzari animali bat esanez: Txakurra, katua, txerria, txoria …. Ondoren , begiak itxita eta bakoitzak bere animalia imitatuz taldekideak aurkitu beharko dituzte.

PASEOAK TAXIAN

Jolas honetan batzuk taxi gidariak izango dira (taxi gidariak gero egingo den jolasean behar diren talde kopurukoak izango dira). Taxi gidariak bidaiari kopuru jakin bat eman dezake, bi, lau edota zortzi esaterako. Taxiak gelditzen direnean bidaiariak ahal bezain azkar beste taxi bat hartu beharko dute.

ALDERANTZIZKO KONTAKETA

Monitoreak esaten duen zenbakiaren arabera taldeak osatu behar dira, esaterako: monitoreak 9 esaten badu, partaideek 9 kideez osatutako taldeak egin beharko dituzte. Honela alderantzizko kontaketa bat emango da (9,8,7,6...) hurrengo jolasean behar diren talde kopurura irtsi arte.


BIKOTEA BILATZEN

Partaide bakoitzari irudidun txartel bat emango zaie eta irudiaren parekidea bilatu beharko dute, adibidez: Sagarra eta zizarea, haurra eta biberoia ...

EKAITZA

Dinamika hasi aurretik jolastuko dugun espazioan lau puntu ezberdinetan puntu kardinalen (ipar aldea, hego aldea, ekialdea eta mendebaldea) txartelak jarriko dira. 

Monitore batek demagun "ipar aldea" esaten badu, partaide guztiak ipar aldearen txartelera joango dira (gainontzeko puntu kardinalekin berdin jokatuko da). Bestalde, monitoreak "ekaitza" esaterakoan, partaide guztiak puntu kardinal ezberdinetara joango dira (aldez aurretik zenbat jokalari egon daitekeenez gehienez puntu kardinal bakoitzean).

Bizpairu aldiz ekaitza esan ondoren puntu kardinal bakoitzean gelditutako partaideekin taldeak osatuta geldituko dira.

ANIMALIAK

Monitore batek ahots altuan zenbaki bat esango du, 9 adibidez, partaideek zenbaki kopuru horretako taldeak osatu beharko dituzte. Modu honetan, monitoreak alderantziz zenbatzen joango da (9,8,7,6...) hurrengo jolaserako behar diren talde kopurura iritsi arte.


AGURRAK






           

0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina