Ongi etorri!

Blog honetan JOLASAREN ALDE egiten dugu!!

Sormena duen heldua, biziraun duen haurra da

2017(e)ko irailaren 11(a), astelehena

Ginkanarako hainbat froga II

1) Izarraren jolasa

Bi taldeek gurutze bat osatuko dute, kideak errenka bat osatuz. Froga honen helburua, zure aurkariak baino lehenago erdian dagoen zapia edota baloia hartzea da. 

Horretarako, partaide bakoitzari zenbaki bat atxikituzaie eta ondoren, dinamizatzaileak zenbaki bat esango du. Zenbaki hori duen lau partaideak gurutzeari buelta eman beharko die eta beraien errenkara iristen direnean, kideen hanka azpitik pasaz, zapia edo baloia hartu beharko dute.

Zapia lehenak harrapatzen duenak jolasan jarraituko du, bestalde, atzean gelditu diren beste hiru kideak elimininatuta geldituko dira. Frogan zehar, talde bateko kide guztiak eliminatuta gelditzen badira, pista irabazi duen taldeak eramango luke.

** Monitoreentzat abixua: Gurutzea eratzeko garaian, jolaseko partaideen altura kontutan hartu eta ahal den neurrian tamaia beretsua duten haurrak jarri gurutzearen errenkan.


2) Globoak ipurdiarekin lehertzea

3) Galdera zaparrada

4) Asmakizunen desafioa

  • Ttipi-ttapa dator, ttipi-ttapa doa, ehun txankaren gainean egiten du txangoa. (Ehunzangoa)
  • Zapaltzen badut min, bera gabeezin dut hitz egin. (Mihia)
  • Zer dela eta zer dela, buruko belarra apaintzeko eskuarea. (Orrazia)
  • Kanika erraldoi bat etengabe jirabira, eta bere sabelean hamaika bizi dira. (Lurra)
  • Bi anaia biki, handi edo txiki, azpian bi zenbaki; umetan oso, gaztetan ase, zaharretan gose. (Oinetakoak)
  • Igarle kuttuna, eman erantzuna, zein da munduan dagoen bertsorik handiena? (Unibertsoa)
  • Tokin-tokin, tokin-tokin, sabaitik erori eta buruan min. Ezetz jakin! (Itogina)

(Auskalo- Xabier Olasoren liburutik hartutako igarkizunak)
5) Buenabista froga

Euskal Herriko hainbat txoko ezberdinen argazkiak erakutsi eta txandaka asmatu egin beharko dute.

  • Euskal Herriko herri/hiriak
  • Euskal Herriko iñauteri ezberdinak non ospatzen diren 
  • Euskal Herriko txoko bereziak: Oma basoa, Arantzazu santutegia, Haizearen orrazia ...

6) Birika futbola

Lurrean, tiza baten laguntzaz, futbol zelai bat marraztuko dugu (Ping- pong mahai baten tamainakoa gutxi gorabehera). Taldekideetako batek bere aurkariari Ping-pong pilota porterian sartzen saiatuko da. Horretarako, pilotari putz egingo dio, guztiz debekatua dago pilota edozein gorputz atalarekin ukitzea.




7) Tic Tac Toe





8) Izenak izana du

Froga honen helburua monitoreak aldez aurretik esan duen hizkiarekin hasten diren izenak esatea da. Izen gehienak esaten dituen taldeak irabazten du. 

Adibidez: L-rekin emakume izenak--> Laia, Laida, Laiene, Larraitz, Leire, Lierni, Leitizia, Libe Lide, Lohizune, Loinatz, Lorea ...

Euskaltzaindiaren web orria oso ongi etor liteke froga honetarako.


9)  Zapiak mareatuz

10) Puzleak osatuz


2017(e)ko irailaren 8(a), ostirala

Shepherd and Wolf (Artzaina eta otsoa).

Jatorria: Estatu Batuak.

Iturria (nondik lortu den jolasa): Izargarai, I., Martiarena N. eta Susperregi, X. (2005). Betiko jolasak.Oiartzun:  Oiartzungo Udala.
Partaide kopurua: Gutxienez 6 pertsona.
Materiala: Ezer ez.
Helburuak: Azkartasuna, arreta mantentzea, talde lana. 

Garapena: 
Jokalari batek  shepherd-en (artzainaren) rola beteko du, beste batek wolf-ena (otsoarena) eta beste guztiak ardienak.
Lurrean bi marra margotuko dira, elkarrekiko paraleloak eta beraien artean tokia utziz. Artzaina marra baten atzean jarriko da eta ardiak bestearen atzean. Otsoa bi marren artean dagoen espazioan kokatuko da. Artzainak bi edo hiru ardi batera deituko ditu beren izenez. Aipatutako jokalariak bere marratik bestera pasa beharko dira otsoak hauek ukitu gabe, ukituak izanez gero, izozturik geratuko baitira.
Beste marrara iristen diren ardiak,bertan geratuko dira mugitu gabe, dagoeneko aske. Artzainak, izozturik dauden ardiak berreskuratu ditzake, hauek ukitzen baditu, otsoak bera harrapatu gabe –noski–.
Azken ardiaren izena esaten denean, jolasa amaituko da. Honela, artzainak lortu dituen ardiak zenbatuko dira, baita otsoak izozturik dituenak ere. Ardi gehien lortu dituenak irabazi egingo du.

Zizúa Tadárgas (Erle begibakarra).

Jolasaren jatorria: Somalia.        
Iturria (nondik lortu den jolasa): Dominguez, R.,  ElQuariachi, S. eta Granda, J. (1999). El juego popular y tradicional como mediador intercultural. Madril: CIMS 97  
Partaide kopurua:  Gutxienez 5 pertsona.
Materiala: Zapi bat.
Helburuak: Ukimenaren eta usaimenaren bidezko pertzepzioa, espazioan kokatzea, gorputz irudia beste zentzuen bidez aztertzea: orokorrean, haurrek gorputzaren irudia ikusmenaren bidez identifikatzen dute, eta jolas honen bitartez beste zentzumenak ere lantzen dituzte
 
Deskribapena: Haurrek korro bat osatuko dute. Hauetako bat erdian jarriko da begiak estalita dituela. Honek, borobileko bat harrapatu beharko du, harrapatzerakoan hau nor den asmatuz. Horretarako, hamar segundo emango zaizkio, harrapatutakoa eskuen bidez ukituz nor den igarri dezan. Asmatuz gero, bikoteak aldatuko dira. Baina bestela, berdin jarraituko da

Tenghach

Jatorria: Sahara.
Iturria (nondik lortu den jolasa): Cajón desastre. (2010). Juegos multiculturales.
Partaide kopurua:  Gutxienez 6 pertsona.
Materiala: Ezer ez.
Helburuak: Azkartasuna, erreakzionatzeko gaitasuna, arreta mantentzea.

Garapena: Jokalariak borobilean ipiniko dira eta borobilaren barruan beste bi pertsona egongo dira:  bata lurrean makurtuta (presoa) eta bestea bere alboan (soldadua). Borobila osatzen dagoen jokalari bakoitza laguntzaile izango da.
Presoak laguntzailetako baten izena esango du. Orduan Izendatuko laguntzailea presoaren burua ukitzen saiatuko da. Bitartean, soldaduak aurre egin beharko dio, honi bere egitekoa oztopatuz. Laguntzaileak hogei segundo edukiko ditu presoaren burua ukitzeko. Lortzen badu, soldaduarekin rolak aldatu beharko ditu: presoa soldadu izango da eta salbatzailea preso. Baina lortzen ez badu, presoak beste laguntzaile baten izena esango du.

Taia-ya-Taia

Jatorria: Libia.       
Iturria: Cajón desastre. (2010). Juegos multiculturales.
Haurren adina: 5 urte.
Partaide kopurua:  Gutxienez 6 pertsona.
Materiala:  Gometxak.
Helburuak: Harrapatzailea adi egotea, erreakzionatzeko gaitasuna, estrategia (harrapatzailea jendea harrapatzen dagoen bitartean konturatzea besteak atzean egongo direla bizkarra ukitu nahian).

Garapena: Jolas honetan harrapari bat egongo da eta jokoa hasteko prest dagoenean, “taia-ya-taia” esango du. Momentu honetan hanka baten gainean ipiniko da eta beste jokalariak harrapatzera joango da. Beste jokalari guztiek gometxa bat edukiko dute eta, hau, harrapariaren bizkarrean itsatsi beharko dute. Harrapariak hanka baten gainean dagoelarik beste jokalariren bat harrapatuz gero, azken hau lurrean eseri beharko da jolasa amaitu arte. Bestalde, guztiok ukitzen badute bizkarrean edota pertsona bat harrapatzean bi hankak ipintzen baditu lurrean,  jokoa berriro hasiko da rolak errespetatuz.

2017(e)ko irailaren 5(a), asteartea

Paperezko txori hegalaria




Nola egiten da? 





Tartaloren begia




Nola egiten da?



Tailer honen bidez, haurrekin mitologia landu daiteke. 

Alde batetik euskal mitologian Tartalo artzain gaiztoa daukagu. Herrietako gazteak bahitu eta jan egiten zuen; hau zela eta, Euskal Herriko zenbait bailaratan izua eragiten zuen. 

Bere istorioa jakin nahi baduzu, Klik egin ezazu hemen

Bestalde, Greziar klasikoko elezaharretan Ziklope pertsonaia azaltzen zaigu. "La odisea" liburuan azaltzen zaigu, Ulisesen bidaian zehar azaltzen zaigularik.

Bere istorioa jakin nahi baduzu, Klik egin ezazu hemen