2017(e)ko apirilaren 24(a), astelehena

Airea, ura, lurra eta sua

Bi talde egingo ditugu eta aurrez aurre eseriko dira lerro banatan. Batari A taldea eta besteari B taldea deituko diogu.


A taldeko batek B taldeko edonori, eta alderantziz botako dio pilota " airea"  "ura" " lurra" edo " sua " esanez. Airea, lurra, edo ura esaten badu, pilota hartzen duenak ingurugiro honetan bizi den animalia edo landare baten izena esan beharko du. Adibidez: A taldekoak " airea", B taldekoak " arranoa, ura". A taldekoak amuarraina, lurra. B taldekoak: " sugea", "sua ". A taldekoak sua esaten denean isilik  egon behar da, ez baitauka erantzunik. Huts egiten duena eliminaturik geratzen da. ALDAERA (Jolasa zertxobait mugiatuago egiteko):

Taldea bi multzotan banatuko da, bakoitzak ilara bat osatuz eta elkarren aurrean jarriz. Bi taldeen artean pilotazko ilara bat egongo da. Talde bat GAUA izango da eta bestea EGUNA. 

Begiraleak "Gaua + Lur/Zeru/Ur + zenbakia" esan beharko du eta talde horrek erantzuna bota beharko du. Denboraz mugatuta egongo da, adibidez 10 segundu, zailtasunaren arabera. Asmatuz gero, salbatu egingo dira eta beste zerbait esango du bergiraleak. Ez badute lortzen korrika joan beharko dira 6-7 metrotara dagoen marrara (Askatasun marrara).

Beste taldeak ilaran dagoen pilota hartu beharko du eta bere aurrekoa jo, hau marrara iritsi aurretik. Ez badute jotzen, salbatu egin dira eta puntua irabaziko lukete, bestalde, joz gero puntua beste taldeak edukiko luke.





0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina