2016(e)ko otsailaren 27(a), larunbata

Sagu Txiki

Garapena:

Jolasa eta abestia koordinatzeko aukera aproposa ematen digu aspaldiko jolas honek.
Korroan eserita, musikaren erritmoan sagua korroaren kanpoaldetik bueltak emanez, hasten da jolasa. Abestia bukatu aurretik, haur baten bizkar atzean jostailu edo zapi bat jarriko du. Abestia bukatzen denean ume guztiek atzera begiratuko dute, jostailua nork duen jakiteko. Jostailua duen haurra, katua alegia, korrika joango da sagua harrapatzera hau bere eserlekuan jarri baino lehen.




Abestia:


Sagu txiki, sagu maite,
zulotxoan gorde zaitez.
Zapik ikusten bazaitu
kris kras jan egingo zaitu.
Ez nau jango!
Jango zaitu"





0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina