2016(e)ko otsailaren 27(a), larunbata

Jolas lehiakorrak kooperazio jolas bihurtzen: Zapiaren jolasa

 Helburuak: 
Arintasuna eta nolakotasun fisikoak garrantzia izanagatik, talde kooperazioak hartzen du garrantzia. Ondorioz, lehia bigarren mailara igarotzen da eta ondo pasatzea garrantzia esanguratsua hartuz.

Garapena:

Hasiera baten zapiaren jolas arruntaren araudi antzekoa dauka, hala ere, jolas honen bereizgarri nagusia inor ez dela kanporatzean datza. Bestalde, erdian dagoenak, zenbakiak banaka esateaz gain, binaka, hirunaka edota launaka esan ditzake. 

Zenbakiak binaka esanez gero ordea, zenbaki horiek dituzten bi pertsonak bata bestearen gainean, joan beharko dira zapiaren bila. 

Hiru zenbaki esanez gero, “erreginaren aulkia”-n. Hau da, birek eskuak emanaz eta pixka bat makurtuz beren beso gaina aulkia bailitzan modura jarri beharko diote hirugarrenari eta hirugarrena beso gainetan esertzen denean joango dira zapi bila. 

Lau zenbaki esatean aldiz, berriro ere “erreginaren aulkia” egingo dute eta laugarrenak beste hiruak animatu beharko ditu. Baliteke zenbait momentutan ulermen eta antolaketa arazoak gertatzea baina arazoa barregarria izanik, oso joko dibertigarria da.


Aplikazioa: 
Nolakotasun fisikoa eta adin tarteak kontuan hartuta, 4 urtetik gora.


0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina