2015(e)ko abenduaren 1(a), asteartea

Lehoi baten bila noa (+3 urte)

Garapena:

 Jokalari bat beste guztien aurrean jarriko da edo, biribila egiten badute, honen erdian kokatuko litzateke. Aurrean dagoenak zatika kantatuko du, abestiaren hitzak keinuen bidez antzeztuz. Hori isiltzen denean, beste jokalari guztiek hark esan eta antzeztutakoa errepikatu beharko dute:
  • Lehoi baten bila noa: Oinez joatearen antzezpena
  • Handiena hartuko dut: besoak asko zabaldu
  • Ez dut beldurrik: Ausartaren aurpegia jarriz, behatzarekin ezetz egin
  • Begira zenbat lore: Hatz erakuslearekin lurra seinalatu
  • Aja, oja: Eskuak gerrian jarri eta alde batera zein beste aldera mugitu

Abestia:
Lehoi baten bila noa
handiena hartuko dut
ez dut beldurrik
begira zenbat lore
AJA! OJA!

Zuhaitz bat
zuhaitz luze bat
zuhaitz luze- luze bat!
Zuhaitz luze luze-luze bat!
Igo egingo naiz!
Oo hau bistak!
Jaitsi egingo naiz!
(Estribiloa)

Itsasoa
Itsaso zabala
Itsaso zabal- zabala
Itsaso zabal-zabal-zabala 
murgildu egingo naiz
igeri noa
atera naiz
(Estribiloa)

Kobazulo bat
kobazulo ilun bat
kobazulo ilun-ilun bat
kobazulo ilun-ilun-ilun bat  
sartu egingo naiz
begiratu dut eta…
zerbait ukitu dut!!!

Buru bat!
Bi belarri!
Bi begi!
Biboteak!

Muturra!

Ahoa!

Letaginak!

Lehoi bat!!



Buelta eman dut
korrika egin dut
kobazulotik atera naiz
itsasoan sartu naiz
igeri  egin dut
itsasotik atera naiz
zuhaitzera igo naiz
ohe azpian sartu naiz

Lehoi baten bila nindoan
ez nuen handiena hartu
beldurra izan nuen
begira zenbat lore
AJA! OJA






Aldaerak:

  • Ume txikientzat: Txikiekin hobe da jolasa laburrago egitea. Iritsi gaitezke kobazuloraino eta lehoia topatu ondoren abestia bukatu. Saiatu mugimenduak errazten eta errepikatzen.
  • Abestiaren hitzak: Jolas honek gauza asko antzezteko balio du. Horretarako hitzak aldatu besterik ez dugu egin behar. Adibidez, jolasa luzatu nahi badugu mendi batera igo gaitezke: MENDI HANDI, HANDI, HANDI BAT; edo lehoi bat harrapatu ordez marrazo baten bila joan gaitezke. Irudimena pixka bat landuz, oso aldaera dibertigarriak asmatu ditzakegu.

****

 Ba al zenekien kantu honek liburu paralelo bat duela?

Bai, hala da. We´re going on a bear hunt izena du liburuak. Gaur egun, Haur eta Gazte Literaturako obra klasikotzat har dezakegu.

Liburu honetan, familia batek hartz bat ehizatzeko erabakia hartzen dute. Hau dela medio, gurasoak eta hiru seme-alabak abenturak bizitzeko asmoarekin etxetik ateratzen dira. Bidaian zehar, familiak erreka bat zeharkatu beharko dute, belar oso luzea igaro eta bestelako hainbat erronka guztiak batera pasa beharko dute. 


Azkenean, kobazulo ilun bat aurkituko dute... bertan hartza egongo ote da?

 
 
 

0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina