2015(e)ko abenduaren 11(a), ostirala

Apoa familia

Adina: 6 urtetatik aurrera

Iraupena: Jendearen motibazioaren arabera

Helburuak:

  • Jolaseko partaideek kideen izenak ikastea
  • Lotsak galtzea
  • Giro lasaia eta dibertigarria sortzea
Garapena:

Partaide guztiak borobil batean jartzen dira. Jolasa ematen duen monitorea kantuarekin hasten da eta gainontzekoek esan duena errepikatu behar dute.

Abestiaren letra


Apoa familia zegoen,
eta apoa ______ zegoen,
eta esan zuen apo ______-k:

Xapu Xapu Xapu Xapu Xa!
Xapu Xapu Xapu Xapu Xa!
Xa! Xa!
Xapu Xapu Xapu Xapu Xa!

  • Aitona: Bizkarreko mina eta bastoia. Ahots ahula.
  •  Aita: Bibotea eta ahots gogorra.
  • Ama: Opera kantantea.
  • Semea: Rap
  • Alaba: Pija.
  •  Haurra: Lurrean etzan eta hankak mugitu. Haur ahotsa eta hatz lodia ahoan sartuta. 
  • Pertsonaien kopuruari dagokionez, nahi adina pertsonaia ezberdin jarri daitezke

Kantu honi dagokionez, hainbat istorio ezberdinekin dinamizatu daiteke. Hurrengo bideoan Zelanda Berriko Maoriar gudarien gisara kantatzen dute abestia. Aipatu beharra dago, bideoaren dinamika gazteleraz dagoela:





Hurrengo bideoan berriz, bestelako pertsonaia ezberdinak agertzen dira, adibidez: Spiderman apoa, Fernando Alonso apoa, lehengusina pertxenta etab.


0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina