2016(e)ko uztailaren 14(a), osteguna

Kask kask oskola. Masajeak.

Masaje jarduera honetan, masajea kantu baten bitartez narratzen da. Bertan, istorio bat kontatzen da eta haurrari masajea nola eman behar duen adierazten dio.


Helburuak:
  • Beste pertsonen kontaktuekin erlaxatzea.
  • Bere gorputzaren eta beste gorputzen kontzientzia hartzea.
  • Bere berdinen arteko harremanak hobetzea, konfiantzazko eta segurtasunezko harreman afektiboak sortuz.
  • Enpatia garatzea, beste gorputzak eskatzen duena emanez.
Iraupena:

10 minutu inguru

Materiala:

Abestia entzuteko radiokaseta.

Abestia
Kask-kask oskola, kraskatu arrautza oskola;
(Bi ukabilak buruaren goiko aldean jartzen dira)
behera badoa haren gorringoa.
(Esku-ahurrarekin burua igurtzitzen da)

Inurritxoak gora, gerritik lepora;
(Behatz puntekin gora joaten da)
behera behera inurriak, beti bihurriak.
(Behatz puntekin behera joaten da)

Aupa elefanteak, zuek bai mastodonteak.
(Ukabilarekin gora joaten da)
Mesedez jaitsi, ez nazazue hautsi.
(Ukabilarekin behera joaten da)

Txitoak goraka, txio-txio-txioka;
txitoak beheraka, aita kukurruka.

Igo sagu saguzarrak, igo sagu saguzarrak,
odola zurrupatu, odola zurrupatu;
(Tximurtxi txikiak gora aldera)
jaitsi sagu saguzarrak, jaitsi sagu saguzarrak,
odola zurrupatu, odola zurrupatu.
(Tximurtxi txikiak beheko aldera)

Laranjen igoera, zukua atera, zukua atera.
Laranjen jaitsiera, zukua atera, zukua atera.

Hotzak akabatzen nago. Fu, fu!
Hotzak akabatzen nago. Fu, fu!
(Lepoan putz egin)
Hotzikara eta agur.




0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina