2015(e)ko abenduaren 1(a), asteartea

Mari txipi

Garapena

Partaideak borobilean jarriko dira barrura begira, horietako haur bat izan ezik, hau borobilaren erdian kokatuko da. Erdian dagoen hau borobilean zehar dantzan eta kantuan ibiliko da, gainerako haurrek kantatu eta txaloak jotzen dituzten bitartean. 

Erdian dagoen haurrak “Mari txipi dantzatzen” esatean beste haur baten parean jarri eta besoak mugitzen hasiko da abestiaren erritmoari jarraituz. Bere aurrean dagoenak mugimendu berak errepikatu beharko ditu. 

Ondoren, “eta dantzatu ondo” esaterakoan bi haurrak eskutik heldu eta borobilean zehar dantzan jarraituko dute. Berriro ere kantak “Mari txipi dantzatzen” esatean, borobilean zehar eskutik helduta dantzan zebilen bikoteak, bikotekide berriak topatuko dituzte, beste bi haurren aurrean kokatuz eta gauza bera errepikatuz. Horrela, behin eta berriz, haur guztiak bikoteka dantzan egon arte.


Abestiaren letra

Kalean nindoala
Maritxipi ikusi nuen

eta erakutsi zidan
Maritxipi dantzatzen
Dantza txipi txipi
dantza txipi txo
dantza txipi txipi
eta dantzatu ondo




0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina