Helburuak:
Arintasuna eta aditasunaz gain, elkarren arteko kooperazioa sustatzea, ahalik eta pertsona guztiak aulkien gainean egotea lortu arte.
Aulkiaren joko arruntean, betikoan bezala, aulkiekin borobil bat egiten da eta musika martxan dagoen bitartean jendea aulkien inguruan mugitzen, dantzatzen, ibiltzen... egongo da.

Musika gelditzean, guztiak aulkien gainera igo behar dira. Hankek ezin dute lurra ukitu eta hezitzaileak arau hau ongi bete dutela baieztatzean, aulkien joko arruntean bezala, aulki bat kenduko zaie.
Jolas mota honetan, ez da inortxo kanporatzen. Ondorioz, aulki berdin batean pertsona bat baino gehiago egon daiteke. Halaber, geldiune bakoitzaren ostean aulki bat kenduz eta jolaskideen kopuru bera mantenduz, jolasten jarraitu nahi badute, talde lana eta kooperazioari esker, gero eta aulki gutxiagoren gainera igotzeko estrategiak topatu beharko dituzte.

Aplikazioa: 5-6 urtetik gorako haurrentzat.
0 iruzkinak:
Argitaratu iruzkina