2016(e)ko otsailaren 27(a), larunbata

Zuhaitz majikoa

Jolas hau jokatzeko lekurik aproposena zuhaitz asko dituen baso garbi bat da. Jokalariak bi taldeetan banatuko dira: Erasotzaileak eta defentsak. Defentsak soka baten bidez, 5m-ko erradioa duen biribil bat egingo dute, zuhaitzez baliatuz. Biribilaren taimaina jokalarien kantitatearen araberakoa izango da.

Defentsak biribilaren kanpoan egongo dira eta ezingo dute bertan sartu.

Jolasa hasi aurretik, erasotzaileak urrutira joango dira, talde aurkariak hauek ikusi ezin duten arte. Erasotzaile guztiek galtzen atzeko aldean zapi bana izango dute; jolasa hasten denean, hauek biribilean sartzen saituko dira talde aurkariak (defentsak) zapia kendu gabe. Zapia kenduz gero, jokalaria eliminatuta geldituko litzateke.

Jokalari bat harrapatuta geldituz gero, aldez aurretik akordatutako tokiren batera joango litzateke. Bestalde, borobilean sartzen diren jokalariak, biribilean geldituko lirateke.

Erasotzaileen taldeak irabaziko luke, baldin eta taldeko jokalarien erdiak baino gehiagok biribilan sartzen badira 45 minutuetan. Hau ez bada gauzatzen, defentsaren taldeak irabaziko luke.


ALDAGAIA: Jolas hau gauez jolastea oso dibertigarria da, modu honetan defentsek linternen laguntzaz erasotzaileak harrapatzeko aukera emanez. Bestalde, erasotzaileen taldeak bat-bateko erasoa edo bestelako taktikak garatzeko aukerak ematen ditu.



0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina