2016(e)ko otsailaren 27(a), larunbata

Besarkada musikala (+4 urte)

Helburuak:
  • Ez-hitzezko komunikazioaz ohartu, landu eta etorkizunean erabiltzea.
  • Talde barnean kohesioa izatea. Besakaden bidez taldekideekin duten lotura handituz.
  • Emozioak adieraztea eta sentitzen dutena besteekin konpartitzea.

Garapena:

Musika bizia entzuten den bitartean, haurrek jauziak emango dituzte eta modu librean arituko dira dantzan ikasgelaren barruan. Musika geratzean, berriz, (pertsona helduak geratuko du) haur bakoitzak inguruan duen kideren bat besarkatu beharko du. Haur guztiak elkarri besarkatuta daudenean (pareak ez badira, hirunaka ere besarka daitezke), berriz ere musika jarriko da, eta parte-hartzaileak berriro hasiko dira jauzika eta dantzan, harik eta berriz musika gelditzen den arte. Orduan, beste kideren bat besarkatu beharko dute berriz ere. 

Jolasaren nondik norakoak adieraztean, komeni da azaltzea alboan duten kidea besarkatu beharko dutela; izan ere, helburua da taldeko ahalik eta kide gehien besarkatzea.



0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina