2015(e)ko abenduaren 10(a), osteguna

Trikitixa (Domino avanti)

Animazio jolas hau aisialdiko jardueretan (udalekuak, kanpaldi, irteerak...) asko erabiltzen da. Partaideak korroan jarriko dira eta haietako batek abestia abestuko du eta besteek errepikatuko dute, baita egiten dituen keinu guztiak ere.

Jolas honetarako letra ezberdinak topa daitezke. Batzuek "italieraz" egiten dute abesti osoa, beste batzuek "italiera" eta euskara nahasten dute eta beste batzuek den-dena euskaraz abesten dute.



Keinuak


  • ESKUAK AURRERA/DOMINO ABANTI = besoak aurrera luzatu, hatz lodia gora begira dagoelarik.
  • ESKUAK ATZERA/ DOMINO PREGO = besoak jaso bularrera.
  • BURUA GORA = burua gora begira jarri.
  • HANKAK OKERTU = belaunak okertu, oinak barrualdera geratzeko moduan.
  • IPURDIA KANPORA = ipurdia atzeraka bota.
  • BEGI BAT ITXI = begi bat itxi.
  • MINGAINA ATERA = mingaina albo batera atera.
  • AURRERANTZ MUGITU = oinez aurrera joan.
  • TRIKITIXA, TRIKITIXA, TRIKITIXA XA XA = aurretik esandako guztia aldi berean eginez, gorputza alde batera eta bestera kulunkatu


Abestia

Eskuak aurrera, eskuak atzera
Trikitixa trikitixa trikitixa xa xa…

Eskuak aurrera, eskuak atzera
Burua gora!
Trikitixa trikitixa trikitixa xa xa…

Eskuak aurrera, eskuak atzera
Burua gora,  ipurdia kanpora!
Trikitixa trikitixa trikitixa xa xa…

Eskuak aurrera, eskuak atzera
Burua gora, ipurdia kanpora, hankak okertu!
Trikitixa trikitixa trikitixa xa xa…

Eskuak aurrera, eskuak atzera

Burua gora,  ipurdia kanpora, hankak okertu, begi bat itxi!
Trikitixa trikitixa trikitixa xa xa…

Eskuak aurrera, eskuak atzera

Burua gora,  ipurdia kanpora, hankak okertu, begi bat itxi, mingaina atera!
Trikitixa trikitixa trikitixa xa xa…

Eskuak aurrera, eskuak atzera

Burua gora,  ipurdia kanpora, hankak okertu, begi bat itxi, mingaina atera, besoak eskegi!
Trikitixa trikitixa trikitixa xa xa…

Eskuak aurrera, eskuak atzera

Burua gora,  ipurdia kanpora, hankak okertu, begi bat itxi, mingaina atera, besoak eskegi, hanka bat gora!
Trikitixa trikitixa trikitixa xa xa…




0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina