2017(e)ko irailaren 8(a), ostirala

Shepherd and Wolf (Artzaina eta otsoa).

Jatorria: Estatu Batuak.

Iturria (nondik lortu den jolasa): Izargarai, I., Martiarena N. eta Susperregi, X. (2005). Betiko jolasak.Oiartzun:  Oiartzungo Udala.
Partaide kopurua: Gutxienez 6 pertsona.
Materiala: Ezer ez.
Helburuak: Azkartasuna, arreta mantentzea, talde lana. 

Garapena: 
Jokalari batek  shepherd-en (artzainaren) rola beteko du, beste batek wolf-ena (otsoarena) eta beste guztiak ardienak.
Lurrean bi marra margotuko dira, elkarrekiko paraleloak eta beraien artean tokia utziz. Artzaina marra baten atzean jarriko da eta ardiak bestearen atzean. Otsoa bi marren artean dagoen espazioan kokatuko da. Artzainak bi edo hiru ardi batera deituko ditu beren izenez. Aipatutako jokalariak bere marratik bestera pasa beharko dira otsoak hauek ukitu gabe, ukituak izanez gero, izozturik geratuko baitira.
Beste marrara iristen diren ardiak,bertan geratuko dira mugitu gabe, dagoeneko aske. Artzainak, izozturik dauden ardiak berreskuratu ditzake, hauek ukitzen baditu, otsoak bera harrapatu gabe –noski–.
Azken ardiaren izena esaten denean, jolasa amaituko da. Honela, artzainak lortu dituen ardiak zenbatuko dira, baita otsoak izozturik dituenak ere. Ardi gehien lortu dituenak irabazi egingo du.

0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina