2017(e)ko irailaren 11(a), astelehena

Ginkanarako hainbat froga II

1) Izarraren jolasa


Bi taldeek gurutze bat osatuko dute, kideak errenka bat osatuz. Froga honen helburua, zure aurkariak baino lehenago erdian dagoen zapia edota baloia hartzea da. 

Horretarako, partaide bakoitzari zenbaki bat atxikituzaie eta ondoren, dinamizatzaileak zenbaki bat esango du. Zenbaki hori duen lau partaideak gurutzeari buelta eman beharko die eta beraien errenkara iristen direnean, kideen hanka azpitik pasaz, zapia edo baloia hartu beharko dute.

Zapia lehenak harrapatzen duenak jolasan jarraituko du, bestalde, atzean gelditu diren beste hiru kideak elimininatuta geldituko dira. Frogan zehar, talde bateko kide guztiak eliminatuta gelditzen badira, pista irabazi duen taldeak eramango luke.

** Monitoreentzat abixua: Gurutzea eratzeko garaian, jolaseko partaideen altura kontutan hartu eta ahal den neurrian tamaia beretsua duten haurrak jarri gurutzearen errenkan.


2) Globoak ipurdiarekin lehertzea

3) Galdera zaparrada

4) Asmakizunen desafioa

  • Ttipi-ttapa dator, ttipi-ttapa doa, ehun txankaren gainean egiten du txangoa. (Ehunzangoa)
  • Zapaltzen badut min, bera gabeezin dut hitz egin. (Mihia)
  • Zer dela eta zer dela, buruko belarra apaintzeko eskuarea. (Orrazia)
  • Kanika erraldoi bat etengabe jirabira, eta bere sabelean hamaika bizi dira. (Lurra)
  • Bi anaia biki, handi edo txiki, azpian bi zenbaki; umetan oso, gaztetan ase, zaharretan gose. (Oinetakoak)
  • Igarle kuttuna, eman erantzuna, zein da munduan dagoen bertsorik handiena? (Unibertsoa)
  • Tokin-tokin, tokin-tokin, sabaitik erori eta buruan min. Ezetz jakin! (Itogina)

(Auskalo- Xabier Olasoren liburutik hartutako igarkizunak)
5) Buenabista froga

Euskal Herriko hainbat txoko ezberdinen argazkiak erakutsi eta txandaka asmatu egin beharko dute.

  • Euskal Herriko herri/hiriak
  • Euskal Herriko iƱauteri ezberdinak non ospatzen diren 
  • Euskal Herriko txoko bereziak: Oma basoa, Arantzazu santutegia, Haizearen orrazia ...

6) Birika futbola

Lurrean, tiza baten laguntzaz, futbol zelai bat marraztuko dugu (Ping- pong mahai baten tamainakoa gutxi gorabehera). Taldekideetako batek bere aurkariari Ping-pong pilota porterian sartzen saiatuko da. Horretarako, pilotari putz egingo dio, guztiz debekatua dago pilota edozein gorputz atalarekin ukitzea.




7) Tic Tac Toe





8) Izenak izana du

Froga honen helburua monitoreak aldez aurretik esan duen hizkiarekin hasten diren izenak esatea da. Izen gehienak esaten dituen taldeak irabazten du. 

Adibidez: L-rekin emakume izenak--> Laia, Laida, Laiene, Larraitz, Leire, Lierni, Leitizia, Libe Lide, Lohizune, Loinatz, Lorea ...

Euskaltzaindiaren web orria oso ongi etor liteke froga honetarako.


9)  Zapiak mareatuz

10) Puzleak osatuz


0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina