2016(e)ko otsailaren 27(a), larunbata

Kafe frantses baten

Dantza egiteko jolas bat da. Jokalari guztiek ilara bat eginez biribila osatuko dute. Abesti osoa abesten duten bitartean mugimendu batzuk egin beharko dituzte. Kantua aurrera doan neurrian, geroz eta mugimendu zailagoak egin beharko dituzte:

  1. Partaideak ilaran jarrita, atzekoak aurrekoari gerritik helduko dio. Kanta abesten duten bitartean, oinez ibiltzen hasiko dira, aurreraka, erritmoari jarraituz. 
  2. Partaideei esango diegu aurrekoari ez baizik aurrekoaren aurrekoari heldu behar diotela gerritik. Denok horrela jarrita, berriro hasiko gara abesten eta oinez ibiltzen, erritmoari jarraituz.
  3. Ilaran hiru toki aurrerago dagoen lagunaren sorbalda heldu (horretarako biribila itxi egin beharko da), eta, atzean dagoen lagunaren izter gainean eserita, abestia abestu behar da. Borobila ondo baldin badago, taldeak orekari eutsiko dio eta denak eserita geldituko dira; borobila ez baldin badago ondo osatuta, ordea, gerta daiteke bata bestearen gainean erortzea. 

* Nahi izanez gero, pausu gehiago jar daitezke, adibidez: aurreko pertsonaren eskua hanken artetik eustea eta zure eskua zure atzeko pertsonari ematea eskua hanken artetik pasatuz.

Abestia


Kafe frantses baten
minue dantzatzen
kafe frantses baten
minue dantzatzen (BIS)

Aldaera:

3-5 bitarteko haurrentzat, modu honetan moldatu daitezke abestiaren pausoak:

  • Hankak mugitu: abesti osoa abesten duten bitartean oinak kanporaldera mugituko dituzte, abestiaren erritmoari jarraituz. Lehengo eskuineko hanka eta gero ezkerrekoa mugitu behar dira, aurrerantz.
  • Besoak mugitu: abesti osoa abesten duten bitartean eta oinen mugimendua errepikatuz, orain besoak zabaldu behar dituzte. Eskuineko oina mugitzerakoan eskuineko besoa zabalduko dute, eta ezkerreko oina mugitzerakoan ezkerreko besoa.
  • Burua mugitu: abesti osoa abesten duten bitartean, eta oinen eta besoen mugimendua errepikatuz, burua alde batera eta bestera mugitu beharko dute. Eskuineko oina eta besoa mugitzerakoan burua eskuinerantz biratu behar da eta ezkerreko oina eta besoa mugitzerakoan burua ezkerrera biratu behar da.







0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina