2015(e)ko azaroaren 29(a), igandea

Birziklatuz bizi

Donostiako 2.mailako Magisteritzako ikasle batzuk, Jolas-Ikas proiektuaren barnean, Birziklatuz bizi izeneko jolasa luzatzen digute. Jolas honek jolas kooperatiboak eta birziklapena uztartzen ditu.

Materiala:

  • Zakarrontzi ezberdinak (paperarena, ontzi arinak, beirarena, organikoa eta errefuxa...)
  • Zakar ezberdinen txartelak
  • Aldez aurretik jolaserako moldatutako dadoa
  • Mundu gaixo dagoen irudia osatzen dituen piezak
Garapena:

Partaide batek jolaserako prestatuta dagoen dadoa jaurtitzen du eta ateratzen zaion alderdiaren arabera dagokion zakarrontzira bota beharko du. Esaterako, "ontzi arinak"-en alderdia ateratzen bazaio, zakarrontzi horira bota behar direneko zaborraren txartelaren bat bilatu (esne brikak, janarientzako plastikozko hontziak, metalezko ontziak...) eta dagokion ontzira bota beharko du.

Partaideren batek dudaren bat izanez gero, taldeari laguntza eskatu dezake.

Jolasean zehar kontuz ibili behar da, izan ere, "mundu gaixoa" irudia osatuz gero jolasa bukatzen baita. Irudia osatzea nahi ez badugu, dadoan ateratako zakarrontzira zakar egokia eraman behar da, edota dadoko "mundu gaixoa" kasila ez dugu atera behar.

Jolas honen azalpenarekin batera, magisteritzako ikasleek Berrobiko ikasleekin egindako bideoa uzten dizuet:




0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina