2015(e)ko azaroaren 29(a), igandea

Munduko jatetxea



1. Definizioa
Otordu (afari, merienda...) nahiko bidegabea antolatzean datza.

2. Helburuak
  • Munduan dagoen mailaketa ekonomikoa bizitzea, neurri txikian.
  • Gatazka honen azterketa eta behaketa egiteko gaitasuna lantzea.
  • Arazo honen aurrean jokabide ezberdinak aztertzea eta irtenbideak aukitzea.
3. Partaideak
10 urtetatik aurrera

4. Materiala
  • Txartelak
  • Otordua (askaria, afaria e.a.) antolatzeko janaria
5. Prestaketa
Lau kolore ezberdineko txartelak prestatzen dira, kantitate ezberdinetan (4 txarteletetatik 2 kolore kantitatez bikoitza izango da beste 2 kolore baino).

4 mahai antolatuko dira, kolore ezberdinetako talde bakoitzarentzat izango dena.
  • Mahaietako batek, partaideez kantitate gutxien duen taldeak, honela antolatua egongo da: Portzelanazko platerak, mahai tresnak, edalontziak, telazko musu zapiak, musika, loreekin apainduta egotea ...
  • Partaideez kantitate gutxi duen beste talde bat honela antolatuta egongo da beraien mahaia: Plastikozko platera, mahai tresna eta edalontziak; paperezko musu zapiak, ogia ...
**Bi mahai hauetan espazioaren aldetik espazioa erosoa izango da eta aulki kopurua mahai-kide kopuruaren araberakoa izango da.
  • Kantitatez asko diren taldeetako batean, mahaiean jarri gabeko plater eta mahai tresna gutxi batzuk jarriko dira, aulki gehiago jarriko dira mahai-kide kopurua baino (Afrikan espazioa soberan dago), edalontzi eta ur asko.
  • Azken mahaiean mahai-kide kopurua baino aulki gutxiago jarriko dira (Asian populazio tasa oso altua da), plater gutxi batzuk, edalontzi eta plastikozko mahai tresnak eta mahaiaren erdian ur epela.
"Jatetxean" sartu aurretik parte hartu behar duten pertsona bakoitzari txarten bana emango zaiela azaltzen zaie. Bakoitza beraien txartelen kolore bereko mahaietan jarri beharko dute.

6. Garapena
Partaide guztiak beraien mahaian jarrita daudela, janaria modu desberdinean banatzen hasiko da.

Bazkari edota afari bat bada, gutxi diren bi mahaietan ohiko bi platerak banatuko dira. Beste bi mahaietan berriz, arroz txuria bakarrik banatuko zaie. Bestalde, askaria bada, lehen bi mahaietan tortila pintxoak, gazta, txorizoa... zerbitzatu daiteke. Beste bi mahaietan berriz, pipa eta arto poltsa bat.

Jaleo handirik sortu ez bada, postrea eman daiteke lehen bi mahaientzat, hala nola: izozkiak, gozokiak, gominolak... Janaria sobratuz gero, gelaren erdian zakarrontzia jarri daiteke eta guztien aurrean plateretako janaria zakarretara bota.

[!] Komenigarria da talde bakoitzean begirale bat egotea, edozein momentutan jarduera eskuetatik alde egin daitekeelako. Honek ez du esan nahi gatazkarik sortuko ez denik. Garrantzitsua da mahai bakoitzean gutxienez begirale bat egotea eta orokorrean beste begirale bat egotea.

7. Jarduera komentaketa

Jarduera komentaketarekin hasi aurretik, jardueraren garapena joan den arabera komenigarria izango litzateke erlaxazio jardueraren bat egitea.

  1. Partaideek nola bizi izan duten eta nola sentitu diren komentaketa erronda egin, eztabaidetan sartu gabe.
  2. Begiraleek talde bakoitzean zer gertatu den komentatuko dute (talde bakoitzeko balorazioak egin gabe). 
  3. Ondoren, modu orokorreko galderak egingo dira: Honek zerbait gogorazten dizuete? Errealitatearekin zer ikusirik badu? Imagina al dezakezue nola sentitzen diren egunero egoera hau bizi dutenek?
    • Jardueraren eztabaidan hasi aurretik ongi egongo litzateke, gosetearen edota banaketa ekonomiko internazionalaren inguruko bideoren bat jartzea (Intermón, IEPALA, La campaña contra el hambre eta bestelako ONG-ak bideo interesgarriak dauzka).
  4. Ondoren, honelako galderak planteatuz jarrai dezakegu: Zergatik gertatzen dira honelako gauzak? Zein da gure papera arazo honen aurrean? Zer nolako irtenbideak aurki genitzazke? Nola lagundu dezakegu?


8. Oharra

Ikuspegi psikoafektibo batetik hasteko gosetearen kausen ikerketa, herrialde azpigaratuak, mailaketa ekonomiko internazionala, ONG-ak...

Dinamika honen praktikaren inguruan informazio gehiago nahi izanez gero, honako aldizkari hauetan kontsulta dezakezue:

  • Cuadernos de Pedogogía n° 132 (diciembre 1985) 
  • Ovejo Negra, Apartado 61034, Madrid.

Honekin batera, Kataluniako eskola batean Munduko jatetxea dinamikaren bideoa atxikitzen dizuet:




Bestalde, munduan dagoen desberdintasunez gogoeta egiteko honako bideo hau atxikitzen dizuet:




Besterik gabe, asteazken arte :)

0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina