2015(e)ko azaroaren 28(a), larunbata

Emigrante jolasa 0007

Helburuak:

  • Etorkinak etortzen direnean zer nolako zailtasunekin aurkitzen diren gogoeta egitea.
  • Munduko diru banaketa desporpozionalizatuaz gogoeta egitea
Partaide kopurua: 25 jokalaritik gora

Iraupena: Ordu bete

Jolasaren garapena:


Gazteei honakoa esango zaie: Txartel batzuk banatuko ditugu eta horiekin taldeak egin behar dira. Txartelean zuen pertsonaiaren datuak dituzue eta bizitza errealaren simulakro bat egingo dugu. Zuek kanpotik Korrora zatozten etorkinak zarete eta etxe bat erosi behar duzue. Horretarako diru bat emango zaizue eta udaletxera joan beharko duzue tramiteak egitera.

            Bi arau:

1) Goiza eta gaua egongo dira (txilibituaz abisatuko da). Gauean inork ezin du kalean egon lotarako etxea edo behintzat tokiren bat behar duzue bestela kartzelara joango zaretelako.

2) Birus bat ibiliko da, birusak ukituz gero gaixotuta zaudete eta ezin duzue kaletik ibili, kartzelan amai dezakezue.

Honakoak izango dira familiak:

ALEMANIA
AEB
TXINA
MALI
KOLONBIA
ERRUMANIA
Ama 45
Aita 48
Semea 16
Alaba 14
Ama 35
Semea 16
Alaba 12
Jhonny 21
Amona53
Aita 40
Ama 35
Aitona 60
Amona60
Semea 9
Aita 30
Ama 28
Amona45
Amona50
Semea 13
Semea 12
Alaba 10
Ama 36
Amona60
Joxe 45
Celine 23
Semea 18
Semea 10
Aita 50
Ama 40
Aitona 70
Osaba 52
Alaba 18
Alaba 15
500€
350€
200€
50€
75€
100€






ZEREGINAK / ZER LORTU DAITEKE?

POSTUAK




UDALA
·         Etxearen eskriturak
·         DNI-a
·         Familia liburua
LANTEGIA
POLIKLINIKA eta HOTELA

·         Lan kontratua
·         Hemen senda zaitezke
·         Hemen honakoak lortu daitezke:
o   Mediku txartela
·         Gauetan lo egiteko
OSTATUA
Doan lo egiteko tokia oso txikia izango da (gutxi gorabehera 2 familia sartzeko adina)
ESKOLA
Eskola agiria
KARTZELA
Espediente garbia
BESTELAKO PERTSONAIAK
Mafiosoa:
Honen lana gure etorkinak ekintza ilegaletan sartzea izango da
Birusa




Prezioak honela izango dira:

·        Etxea:
o   Familia liburua
o   10000€
·        Familia liburua:
o   Familia guztiaren DNI-a
o   Denen mediku txartela
o   Denen espediente garbia
o   1000€
·        NAN/DNI:
o   Eskola agiria edo lan kontratua
o   Mediku txartela
o   500€
·        Mediku txartela: 200€
·        Espediente garbia: Ertzainen arabera
·        Sendatu 20€
·        Hotela: 50€/perts/eguneko
·        Ostatua: 0€
·        Kartzela: Ertzainen arabera

BEGIRALEENTZAT OHARRA:

Hau dena teoria da, bakoitzak bere postuan aginte osoa du, normalena izango da Alemaniarrei edo AEB-koei erraztasun gehiago ematea eta besteei gutxiago. Bizitza erreala ahalik eta gehien hurbildu behar dugu. 


0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina