2016(e)ko urtarrilaren 6(a), asteazkena

Quiddich

Jolastuko den eremuaren alde bakoitzean, hiru aro egongo dira jarriak eta honek inguruan zapaldu ezin den lur eremu bat izango du. Jolaserako berriz hiru pilota mota egongo dira eta hauetako edozein edukita ere, ezin izango da mugitu (kanikaren kasua salbuespen):
-       Teniseko pilota (1): Aroetatik pasaz gero, 10 puntu emango zaio taldeari.
-       Baloi biguna (2): Hau jendea eliminatzeko izango da. Honekin joz gero, eseri egin beharko dute eta pelota berreskuratzen saiatu, beste norbait joaz salbatzeko.
-       Kanika (1):  Pelotarik garrantzitsuena izango da eta oso ondo lurperatua egongo da. Hau aurkitzen duenak eta arotik pasatzen bada partida irabaziko luke, 150 puntu irabazten baititu talde horrek.

Taldeko ardurei dagokionez, talde bakoitzean honako pertsona hauek egongo dira:
-       Zaindaria (Beltza): Hau arotik pelotik sartu ez dadin arduratzen da.
-       Bi golpeatzaile (Gorria): Hauek futboleko baloien erasoak ekiditeko bate bat izango dute. Hori bai, gorputzean joz gero, hauek ere elimina daitezke eta besteak bezala libratu beharko dute.
-       Sei ehiztari (berdea): Hauek teniseko baloia aroetara jaurtitzeaz arduratuko dira.
-       Bilatzaile bat (Horia): Honek kanika bilatu beharko du.
ARAUAK
-       Ezin da zelaitik atera, bestela pelota beste taldeari ematen zaio.
-       Faltaren bat egiten bada, penaltia egongo da zaindarien artean.
-       Kontaktua egon daiteke baina ezin da eutsi.
-       Ezin dira ardurak aldatu. 

0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina