Helburuak:
- Mapa topografikoekin eta ipar orratzarekin orientatzeko gaitasuna lantzea, betetazko ekintza batekin baso batean.
- Talde lana sustatzea
- Taldean erabakiak hartzeko garrantzia sustatzea.
- Hartutako erabakiez hausnartzea: Egokiak edota okerrak izan diren.
- Ingurugiroko arazoei buruz gogoeta egitea.
- Arazo hauen inguruan eztabaida izatea
- Mapa topografikoa (garrantzitsua da eskela, ipar eta hego ardatza eta leienda izatea).
- Ipar orratza
- Erregela (30cm-koa gutxi gorabehera).
- Banderatxoak
- Deskripzio txartelak: Ingurugiroko arazoei buruzko txartelak
- Kontrol txartela: Banderatxo bakoitzaren distantzia (cm-tan) eta norabidea (graduetan) adieraziko da.
Kirol modalitate hau naturan karrera bat egitean datza non zenbait banderatxo egongo direnak. Korrikalari bakoitzak banderatxoak aurkitu beharko dituzte eta bertan dagoen txartela hartu. Banderatxoen ordena librea da, modu honetan, jokalari bakoitzak era librean diseinatuko du ibilbidea. Banderatxoen kopurua, ibilbidearen luzera eta eremuaren zailtasun maila partaideen maila eta funtzioen arabera desberdina izango da.
Ekintza amaitzean txartel bakoitzeko ingurugiroko arazoei buruz eztabaidatuko da. Era berean, partaide bakoitzak zer nolako keinu txikiekin nola arindu daitezkeen arazo hauek komentatuko dira.
Nola orientatu ipar orratza eta planoarekin?
1. Planoa ipar orratzarekin orientatu.
2. Norabidea ateratzea planoa eta ipar orratzarekin
· Linboa giratu joan nahi dugun norabidean jarriz.
· Ipar orratzeko oinarriak uneoro iparra seinalatu bejarko du.
· Erregelarekin ibilaldiaren norabidea markatu.
[!] ORIENTAZIO KARRERAKO OINARRIZKO ARAUAK
|
Ingurugiroko arazoei buruzko eztabaida
Gaiak
- Bioaniztasunaren galera: Habitate ezberdinak galtzen bada, espeziak galduko direla azpimarratzea.
- Zer egin daiteke? Ingurugiroa errespetatzea, bertan bizi diren espezieak baloratuz eta zainduz.
- Aireko, lurreko eta ureko kutsadura: Gaur egun, behar baino ibilgailu gehiago daudela azpimarratzea eta gas hauen kalteak komentatzea.
- Zer egin dezakegu? Nahiz eta partaideek kotxerik ez izan, bestelako ohiturak hartu daitezkela ohartzea, hala nola: eskolara oinez edota trasporte publikoan joan daitezkeela.
- Zabor elektronikoa: Zabor elektronikoaren ondorioz zer nolako arazoak dauden ezagutaraztea. Bestalde, orain dela hilabete batzuk berriak ziren PSP, bideo joku, mugikorrak aldatu behar ote dituzten galdetzea.
- Zer egin dezakegu? Tresna elektronikoak baloratzea, aprobetxatzea eta zaintzea benetan aldatzeko beharra ikusten den arte. Modei, markaei e.a. buruz hitz egin.
- ...
0 iruzkinak:
Argitaratu iruzkina