2016(e)ko urtarrilaren 4(a), astelehena

Giza xake jolasa (+10 urte)

Partaide kopurua: Gutxienez 30 pertsona

Materiala: ezer ere ez

Iraupena: 20-30 minutu

Jolasaren garapena:

Espazio eremu zabal batean bi talde egiten dira. Talde bakoitzeko partaide bakoitzak xakeko pieza bat izango da, gutxi gorabehera honela banatuko dira: 8 peoi, 2 zaldi, 2 alfil eta 2 dorre, dama 1 eta errege 1 (jolasean partaide gehago egongo balitz, peoi gehiago atxikituko litzateke).

Talde bakoitza jolas eremuaren alde bakoitzean lerrokaturrik jarrita, partaide bakoitzak eskuaren ahurrak erakutsiz egongo dira. A taldeko jokalarietako bat B taldeko aurkariko partaideko eskuan ukitu beharko du. Ukitutako pertsonak bere aurkaria harrapatzen saiatuko da, jokalariaren xake figuraren arabera bakarrik edota jende gehiagorekin egingo duelarik.





A taldeko jokalaria bere taldeko lerroa igarotzen badu, B taldean harrapatu behar zutenak eliminatuta geldituko dira. Bestalde, B taldeko jokalarietako batek A taldeko jokalariari harrapatzen badio A taldeko jokalaria eliminatuta geldituko da.

Xake figurak:

  • Peoia: Bakarrik ateratzen da
  • Zaldia, alfila eta dorrea: Bera eta bere bikotea ateratzen dira
  • Dama: Erregea izan ezik, gainontzeko taldekide guztiak ateratzen dira.
  • Erregea: Taldekide guztiak ateratzen dira.





0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina