2016(e)ko otsailaren 19(a), ostirala

Baketue tue papa

Animazio eta antzezpen jolas honetan lagun batek gidari lana egingo du. Abestiarekin batera hondartza egun bateko bidaia antzeztuko dugu. Horretarako, gidariak azalpenak eman beharko ditu eta beste guztiek hark emandako azalpenak bete beharko dituzte.

Abestiaren zati bakoitzak mugimendu jakin bat du:

  • BAKETUE TUE PAPA BAKETUE TUE PA BAKETUE TUE PAPA BAKETUE TUE PA: Zati honetan hondartzara joateko motxilan behar ditugun gauzak sartzen ditugula antzeztuko dugu. Horretarako gorputza alde batera eta bestera mugitulko dugu, eta eskuak gora eta behera astinduko ditugu gerri parean

     pauso 1                    pauso 2

  • TUTUE TUTUE PAPA TUTUE TUTUE PA TUTUE TUTUE PAPA TUTUE TUTUE PA: Itsasoan bainatu ondoren, lehortu egin behar dugu. Besoak altxatuko ditugu eta alde batera eta bestera mugituko ditugu

     pauso 3                    pauso 4

  • IENE IENE IENE IE! IENE IENE IENE IE! IENE IENE IENE IE! IENE IENE IENE IE!: eguzkia hartzeko krema eman beharko dugu. Eskuineko besoa luzatuko dugu eta ezkerreko eskuarekin behatzetatik hasita sorbaldaraino krema emateko keinua egingo dugu. ondoren, gauza bera errepikatuko dugu ezkerreko besoarekin.


     pauso 5                    pauso 6





ALDAERAK

Canon moduan abestuz
Abestia canon bezala abestu daiteke, beraz mugimendu guztiak ikasi ondoren, iolaskideak hiru taldetan banatuko dira, eta talde bakoitzak zati bana abestuko du eta zati horri dagozkion mugimenduak egingo ditu. Hau da, lehenengo taldea hasiko da (BAKETUE... ) zatiarekin, eta zati honi dagozkion mugimenduekin. Talde hau bigarren zatiarekin (TUTUE..,) hasterakoan, bigarren taldea lehengo zatiarekin hasiko da.
Azkenik, lehenengo taldea hirugarren zatiarekin hasterakoan (IENE... ), bigarren taldeak bigarren zatiari ekingo dio eta hirugarren taldeak hasierako zatia abestu eta antzeztuko du.





Istorioa aldatuz
Hondartza eguna antzeztu ordez beste istorio bat erabil daiteke. Adibidez, bidaia bat:
  • 1. Senegalera joan gara:saltoak alde batera eta bestera
  • 2. Marokora: txaloak alde batera eta bestera
  • 3. Andaluziara: bueltak eman eskuak buru gainean jarrita


Tximino bat protagonista nagusia izanik, higiene ohiturak sustatzeko abestia bilakatuz:



0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina