2016(e)ko otsailaren 5(a), ostirala

Binakako marrazkia (cadaver exquisito)

Haurrak binaka jarriko dira eta bakoitzak orri txuri bat eta behar adina material izango dituzte (arkatzak, margoak e.a.).

Lehenik eta behin, orrian lau tolestura egin behar zaio. Tolesdura bakoitzeko espazioan bikoteko partaide batek marraztuko du, beraz, orri batean haur bakoitzak 2 marrazki egingo ditu. Haurrei lehen tolesduran nahi duten marrazkia egiteko esango zaie eta denbora jakin bat pasatzen denean, orria tolestu eta bikoteari pasako zaio. Bikoteak bere taldekideak utzitako marrekin baliatuz, beste marrazki berri bat egingo du. Gauza berdina egingo dugu lau tolesduretan marrazkiak egin arte.

Jarduera honetan garrantzitsua da ondokoak zer marraztu duen ez begiratzea, modu honetan, jarduera amaitzerakoan eta orriaren lau tolesdurak kentzerakoan emaitza harrigarriagoa izango baita. Bestalde, marrazki bakoitzean geroz eta marra gehiago utzi tolesduran, hurrengo partaideari errazago izango du marrazkia trazatzeko garaian.

Jardueraren amaieran, guztion marrazkiak horman itsatsita denok ikusiko ditugu. Normalean nahiko momentu barregarria izan ohi da.


Hara hemen marrazki batzuk:















Ba al zenekien zer esan nahi duen Cadaver exquisito hitzak?    

Cadaver exquisito sorkuntza kolektiboa haintzat hartzen duen jolas surrealista da, modu idatzian edota modu grafiko-plastikoan adierazi daiteke. Jolas honetan, lehen aipatu bezala, kide bakoitzak bere obra sortuko du gainontzekoen partea ezagutu gabe.

 XX. mendeko surrealistek erabiltzen zuten teknika hau. Teknika hau lehenego aldiz erabili zutenean, << El cadáver exquisito tomará el vino nuevo>> esaldia osatu zuten. Hau dela medio, teknika honi Cadaver exquisitoren izena gelditu zaio, lehenego aldiz erabili zuteneko testuari erreferentzia eginez.





0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina