1) Karten bidez, minutu batean dorreak egitea. 30 segunduren ondoren, 1.50m-ko distantzia batean, putz eginez botatzea.
2) Taldeko bakoitzeko bi bolondresek, begiak estali eta taldekideen laguntzaz zapatilak aurkitu eta janztea.
3) Gudariak izango bagina bezala, aurpegia margotzea. Begiak estali eta binaka batak besteari margotu.
4) Froga honetan taldekide guztiek parte hartzen dute. 50 m. neurtzen duen soka baten laguntzaz, taldekide batek sokaren muturretako bat kamisetaren mauka batetik sartu txonkatilatik (galtzetako mauka) atera arte. Prozesu hau taldekide guztiek egingo dute. Taldearen kopuruaren arabera, sokak luzera ezberdina izan dezake.
5) Marrazki bizidun baten izena esan eta kantatzea: Heidi, Maia erlea, Pottokiak, Shin Chan, Doraemon, Dragoi bola, Lazkao Txiki, Hirukiak ...
6) Furor. Hitz jakin bat daukan kantak kantatzea, adibidez: Bihotza, muxu, koloreak, animaliak...
7) Autoen 10 marka esatea
8) Ipurdiarekin globoak lehertzea
9) Euskal Herriko 5 mendi, erreka ... izenak izendatzea
10) Paperezko pilota bat putz eginez 2m. mugitzea
11) Margoekin hankako iletxoak marraztea
12) Globo bat puztu eskuak erabili gabe
13) Globoa puztu lehertu arte
14) Zenbat karratu daude xake-taula batean?
15) Hainbat taldekideen artea 108 zenbakia idaztea etzanda gorputzak erabiliz
2016(e)ko otsailaren 8(a), astelehena
Ginkanarako hainbat froga
13:32
Bestelako jolasak, Ginkana, Jokalari kopuru nabarmena, Jolas motzak, Kanpo jolasak
No comments
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
0 iruzkinak:
Argitaratu iruzkina