2016(e)ko apirilaren 8(a), ostirala

Edalontziaren kantua

Orain dela pare bat urte, edalontzi batekin erritmoa jakin bat jarriz abesti bat kantatu zezaken. Moda honek gogor jo gintuen eta egia esateko gauza interesgarri ugari atera ziren.

"Dando la nota" pelikulari esker egin zen ezaguna, ezagutzen duzue honako eszena hau?




Hala ere, ba al dakizue non duen jatorria abesti honek?

Abestiak berez "When I´m Gone" izena du eta ipar amerikako folkloreko abesti bat da. "Dando la nota" pelikularen ondorioz, Anna Kendrick aktoreak izugarrizko arrakasta izan zuen; hau dela eta, aktoreak bideoklip bat egin zuen.






Moda honi esker hainbat aldaera ezberdin agertu ziren Interneten. Hartu tartetxo bat bideo hauek ikusteko; kafea, zumoa, tea... hartu eta gozatu!



1) Bakarka 11 edalontzirekin





2) Taldean edalontzia elkarrei pasatzen






3) Binaka bakoitzak bi edalontziekin






4) Binaka (ea zenbat edalontziekin ari diren asmatzen duzuen)






5) Dantzan bihurtuz





Goazen ordea, hasieratik hastea eta kantu honen koreografia ikastea!!






Helburuak
  • Erritmo gaitasuna lantzea
  • Erritmo jakin batekin modu kolektiboan abesti bat osatzea
Adina: 10 urtetatik aurrera

Taldekatzea: Aldaeraren arabera taldekatzea desberdina izan daiteke: Bakarka, binaka edota taldean.

Iraupena: Erritmoa ikasten iraupen ertainekoa izan daiteke, bestalde iada erritmoa ikasita badute iraupen motzekoa izan daiteke

Garapena


Imagen titulada Do the Cup Song Step 2


1) Edalontzia buruz behera jarriko dugu zoru gogor batean. Edalontzia zure parean egon behar du.



Imagen titulada Do the Cup Song Step 3

2) Bi txalo jo






Imagen titulada Do the Cup Song Step 4
3) Edalontzian hiru golpe eman: Lehenbizi eskuineko eskuarekin, gero ezkerreko eskuarekin eta gero berriz ere eskuineko eskuarekin. Mahai gainean ere hiru golpe eman daitezke.



Imagen titulada Do the Cup Song Step 5



4) Txalo bat jo





Imagen titulada Do the Cup Song Step 6


5) Edalontzia eskuineko eskuarekin hartzen dugu.





Imagen titulada Do the Cup Song Step 7


6) Edalontzia 15 cm gutxi gorabehera igo eskubi aldera eta mahai gainean utzi. Mahaiean uzterakoan soinua egin beharko luke.



Imagen titulada Do the Cup Song Step 8



7) Txalo bat jo




Imagen titulada Do the Cup Song Step 9



8) Eskuineko eskuarekin edalontzia hartu




Imagen titulada Do the Cup Song Step 10


9) Edalontzia altxa eta ezkerreko eskuan kolpe bat jo





Imagen titulada Do the Cup Song Step 11

10) Berriz ere edalontzia mahai gainean jarriko dugu, baina oraingoan edalontzia buruz gora. Kontuz edalontzia erori gabe.





Imagen titulada Do the Cup Song Step 12


11) Berriz ere besoa altxa eta ezkerreko eskuan golpe bat jo.





Imagen titulada Do the Cup Song Step 13


12) Edalontziaren azpiko partea ezkerreko eskuarekin eutsi





Imagen titulada Do the Cup Song Step 14

13) Eskuineko eskuarekin golpetxo bat ematen dugu mahai gainean





Imagen titulada Do the Cup Song Step 15

14) Ezkerreko eskua (edalontzia bertan izanik) eskuineko eskuarekin guruzatu eta edalontziarekin mahai gainean golpetxo bat ematen dugu.




Imagen titulada Do the Cup Song Step 16


15) Prozesua berriz ere errepikatzen dugu.



0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina