2016(e)ko uztailaren 31(a), igandea

Errealitatea ala marrazkia

Victor Nunes eta Ali Abd Al Razzaq marrazkilariek errealitatea eta marrazkia uztartzen dute. Tailer honetan, bere teknika erabiliko da marrazkiak sortzeko.





Helburuak:

  • Sorkuntza proiektuak egitea. 
  • Norberaren artelanetan konfiantza izatea eta autoestimua sendotzea
  • Etxeko hainbat objektu, artelanetarako material gisara ikustea.
Materialak:
  • Papera eta arkatza
  • Egunerokotasunean erabiltzen diren hainbat material ezberdin
Garapena:
Haurrei bi autoreen inguruan hitz egingo zaie eta beraien obrak erakutsiko zaie. Ondoren, inguruan dauzkagun objektu ezberdinekin teknika hau erabiltzen saiatuko gara. Tailer hau gauzatzeko mi modu egon daiteke:
  • Haur guztiei objektu berdina ematea eta hauek marrazki ezberdinak sortzea. Ondoren, objektu berdinetik zer nolako sorkuntza lanak egon diren ikusi eta komentatzea.
  • Haurrei objektu ezberdinak ematea, modu honetan ondokoari ez diete kopiatuko. Ondoren, talde handian zer nolako emaitzak atera diren komentatzea.



0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina