2016(e)ko uztailaren 19(a), asteartea

Minutu 1 irabazteko. Erronka eta jolas azkarren zerrenda (I)

"Minutu 1 irabazteko" telebistako lehiaketa bat da. Bertan, jokalariek hainbat erronka edota froga egin behar dituzte minutu batean. Erronka hau denbora tarte horretan egiten bada, saria lortzen dute. Ideia honetan oinarrituta, jolas asko sor ditzazkegu eta 1, 2 edo 3 minutuko tartea utziz.



1. Dadoak makiltxo baten gainean
Jokalariak egurrezko makiltxo bat eusten du ahoarekin, erronka honen helburua makiltxoaren beste ertzean 6 dado errenkan jartzea eta 3 metrotara dagoen mahai batean uztea da. Bidean zehar dadoak erortzen badira, makiltxoan berriz ere jartzeko aukera izango du. Minutu bat dauka.




2. Pelotatxoak botil batetik bestera pasatzea


Erronka hau egiteko gutxienez plastikozko 4 botila handi behar dira. 2 botil-muturrak zintarekin lotzen dira. Barruan 30 kanika, harri txiki, pelotatxoak... sartzen dira. 

Erronkaren helburua botila astinduz barruan dauden kanikak, pelotaxoak e.a. beste botilara pasatzea da.




3. Pilotei putz egin

Erronka honen helburua, ahalik eta pin-pong pilota gehien sartzea leku jakin batean (botsa batean, edalontzi batean e.a.). Horretarako, kartoizko tutu baten laguntza izango dute pilotei putz egiteko.


Erronka hau binaka jokatuko da eta minutu batean ping-pong pilota gehien sartzen dituen pertsonak irabaziko du.



4. Espageti batekin makarroiak hartzea
Erronka honetan pasta gordinarekin jolasten da. Ahoan espageti makiltxo bat hartuko dugu eta plater batean dauden makarroiak hartzen ahaleginduko gara, beste platerera eramateko. Bi pertsonen artean buruz buru lehiatzen jar daiteke. Minutu 1 edukiko dute.







5. Paperezko boltsak ahoarekin elduz

Tamaina ezberdineko paperezko 5 poltsetan, pisu ezberdineko objektuak sartzen dira. Erronka honen helburua ahoa erabiliz 5 bolsa horiek mahai batera eramatea da. Erronka honi zailtasun pixka bat emanez, poltsak, ahoarekin eutsiko dira, beste gorputz atalek ezingo dute ukitu. Bestalde, eskuek edota belaunek ezingo dute lurra ukitu. 

Erronka pasako du, minutu 1ean paperezko poltsa guztiak mahaiaren gainean uzten badu.





6. Grabitatearen erronka: Globoak airean mantenduz.


Erronka hau oso erraza da. Erronka honetan parte hartuko duen jokalari kopuru bakoitzeko 2 globo egongo dira, adibidez: 5 jokalari egonez gero, 10 globo egongo litzateke. Jokalari bakoitzak, esku bakarrarekin, 2 globoak airean mantendu behar ditu. 

Beste eskuarekin goboa ukituz gero, globoa lurrera eroriz gero edota beste jokalariaren globoa eskuarekin ukituz gero jokalaria deskalifikatuta geldituko litzateke.

Erronka honetarako 3 minutu izango dituzte. Globoak erori gabe irauten duen jokalariak irabaziko du, berdinketa egonez gero, denbora gehiago emango litzaieke jokalari bakarra gelditu arte.






7. Pilota saltariak ontzi batekin harrapatuz.


Erronka honetarako ontzi bat eta hainbat tenis pilota (edota bote egiten duten bestelako pilotak) beharko da. Binaka jolasten da. 

Erronka honetan jokalarietako batek  pilota horma aldera jaurtitzen du eta bote egiterakoan beste jokalariak buru gainean izango duen ontziarekin pilota harrapatzea izango da.

Erronka honetarako, minutu 1 izango dute. Denbora tarte honetan pilota gehien harrapatzen dituen bikoteak irabaziko du.







8. Azkoin bakoitza bere torlojuarekin:
Erronka honetan, tamaina ezberdineko 20 azkoin bere torlojuekin beharko dira, gainera jokalariak despistatzeko hainbat tamaina ezberdineko azkoin eta torloju egongo dira.

Erronka honen helburua, ahalik eta denbora gutxienean, azkoin bakoitzak bere torlojua aurkitzea. Bakarkako erronka bada, 2 minutuko denbora izango du.





9. Laten erronka:

Erronka honetarako balde bat, plastikozko platera bat eta 5 freskagarri lata beharko dira. Baldea urez beteko dugu eta plastikozko platera uretan flotatzen jarriko dugu. 

Erronka honen helburua latekin dorre bat osatzea elarren gainean jarriz, modu honetan, dorre nabigatzailea osatuz. Froga honetarako minutu 1 edukiko dute.




10. Azkoinen dorrea


Froga honetarako 20 bat azkoin behar dira (tamaina ezberdinetakoak izan daitezke) eta makiltxo mehe batzuk (brotxeta makilak balio dute).

Izenburuak esaten duen bezala, azkoinen dorrea eraiki behar da, baina horretarako, makiltxoak ahoarekin erabiliko dira. Azkoinak banan-banan jarriko dira brotxeta makilen laguntzaz.




Aldaerak:

  • Bi jokalarien artean egitea, ea nork egiten duen denbora gutxien.
  • Denbora tarte jakin bat jartzea eta txandaka burutzea. Bukaeran azkoinak kontatu eta azkoin gehien dituen dorreak irabazten du.




0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina