2017(e)ko abuztuaren 18(a), ostirala

Goitik behera

Kantxa guztiaren barrena sakabanatuko dira jokalari guztiak. Bakoitzak 10 tanto edukiko ditu jolasaren hasieratik. Jokoan zehar, huts egiten duen jokalariari bakoitzari tanto bat kenduko zaio. Denbora jakin batean jolastu ondoren, 5 minutu esaterako, 10 tantotik hurbilen dagoenak irabaziko du.


ALDAERAK


1) Goitik behera taldeka

Bi talde arituko dira elkarren aurka. Talde bakoitzak "bizitza" kopuru jakin bat izango du. Taldekide batek huts egiten duen bakoitzean, bere taldeari "bizitza" bat kenduko zaio; horrela, taldea bizitzarik gabe geratu arte. Talde bereko bi kideek pilota jarraian emanez gero, 2 "bizitza" kenduko zaio taldeari.





2) Goitik behera txandaka

Jokalariek txandaka joko dute pilota, bakoitzak ez du berriro joko jolaskide guztiak pasa arte. Denak 10 "bizitzaz hasten dira jokoan. Huts egiten duten bakoitzean bat kenduko zaie.



0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina