Jatorria: Maroko.
Helburuak:
- Distantziaren pertzepzioa lantzea
- Ikusmenaren eta gorputzaren koordinazioa
- Teknikak garrantzi handiago izango du indarrak baino.
Adina: 5 urtetik aurrera
Materiala: Bakoitzaren zapatak.
Jolasaren garapena:
Jokalari bat lurrean egindako marra baten gainean ipiniko da, hankak irekiz. Honi zapatari deituko zaio. Beste jokalari guztiak pertsona honen atzealdean ipiniko dira, aurrez ezarritako distantzia batera, eta zapatak eskuan dituztela. Banaka-banaka beren zapatak jaurtiko dituzte, beste jokalariaren hanka artetik sartzeko asmoz. Jaurtiketa egin ostean, jokalari bakoitza ilararen atzealdean ipiniko da, berriro ere, zapata ukitu gabe. Jokalari guztiek beren zapatak jaurtitakoan zapatariak, zapata kendu eta beste haurrek jaurtitako zapata bat jo beharko du. Zapataren bat ukituz gero, zapataren jabea ipiniko da hankak irekiaz marraren gainean, zapatari bihurtuz eta berriro hasiko da jolasa.
0 iruzkinak:
Argitaratu iruzkina