2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

Atsotitzen jolasa 0003

Helburua: Partaideak besteen izenak ezagutzeaz gain sakonkiago elkar ezagutzea.

Materialak: Esaera zaharren txartelak

Garapena: 

Ume bakoitzari esaera zahar baten txartela ematen zaie eta esaeraren beste zatia aurkituko dute, adibidez: "Urrutiko intxaurrak hamalau" jartzen badu txartelean, "gerturatu eta lau" jartzen duen txartela bilatu beharko da.

Behin, atsotitzen bikoteak osatu direnean, elkarrei hainbat galdera egin dezakete elkar hobeto ezagutzeko. Galderarik gabe gelditzen direnean, beste txartel bat hartzen da eta bikotearen bila hasiz.




Esaera zahar posibleak:

  • Urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau
  • Zeinbat buru, hainbat aburu
  • Zozoak beleari ipurbeltz
  • Kalean uso, etxean otso
  • Txapela buruan eta ibili munduan
  • A ze parea, karakola eta barea
  • Eguzkia eta euria, erromako zubia
  • Gogoko tokian, aldaparik ez
  • ...

0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina