2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

Tutifruti 0002

Helburua: Jolaseko partaideek gainontzeken izenak ikastea

Jolasaren garapena:

Partaide guztiek borobil bat osatzen dute eta pertsona bat borobilaren erdian geldituko da.

Erdian gelditu den pertsonak borobila osatzen duen pertsona bati seinalatu eta PIÑA edo ANANA esaten badio, borobilean dagoen partaidearen ezkerreko pertsonaren izena esan beharko du. Bestalde, LARANJA esaten badio, bere eskuinean dagoen pertsonaren izena esan beharko du. Izena gaizki esaten badu edota denbora asko pasatzen badu pentsatzen borobil erdira joango da, borobil erdian zegoena bere postua hartuz.

TUTIFRUTI esaten denean, borobilean dauden partaideek lekuz aldatzen dira.

Jolas honetan, erantzuteko tartea murriztu daiteke jardueraren erritmoa azkartuz.


*Komenigarria da jolasa hasi aurretik izen erronda bat egitea.




0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina