2015(e)ko abenduaren 13(a), igandea
Hitz debekatua
Nor naiz?
Korruan jarrita, bakoitzak, bere eskuinekoari pertsonaia famatu baten izena jarriko dio bekokian (post-it batekin adibidez) besteak ikusi gabe. Hortaz, partaideek, bere bekokian zein izen duten ez dutenez jakingo, gainontzeko taldekideei galderak egin beharko dizkie. Adibidez: aurkezlea naiz? Kirolaria naiz?. Gainontzekoek Bai edo Ez akarrik erantzun ahal izango dute. Horrela, pistak biltzen joango da bakoitza, bere bekokiko pertsonaia nor den asmatu arte.
Maite zaitut
Taldekide guztiak aulkietan eserita egongo dira, bat izan ezik, hori erdian egongo delarik. Erdian dagoen honek “Maite zaitut.... jertse gorria duzulako” esango du, adibidez, eta jertse gorria daukaten guztiak lekuz aldatu beharko dira. Erdikoa, libratu den leku bat hartzen saiatu beharko da.
Puxiken jolasa
Bakoitzak bere izena idatziko du paper zati batean eta poltsa batean sartuko dira izen guztiak. Ondoren, partaide bakoitzak paper bana hartuko du, kide baten izena tokatuko zaiolarik. Paper horretan, kide horren bi ezaugarri jarri beharko ditu bakoitzak eta ondoren puxika batean sartu. Gero puxika puztuko du eta hankara lotuko du. Denak prest daudenean, gelan zehar beste baten puxika zapaltzen saiatuko da bakoitza eta behin bat zapalduta, puxika horren barruan dagoen papera hartuko du. Denok paper bana daukagunean, paper horretan dagoen pertsonaren izena eta ezaugarriak aipatuko ditugu eta denon artean komentatu.
Autoerretratua
Bakoitzak orri batean bere auto-erretratua egingo du. Ondoren, denak nahastu eta partaide guztien artean banatuko dira (ezin zaio partaideei beraiena tokatu). Bakoitzak bere marrazkian dagoena nor den asmatu beharko du eta ondoren berarengana hurbildu nongoa den, zertan lan egiten duen, zenbat urte dituen…galdetzeko.
elkar ezagutuz
Pertsona bakoitzak folio bat edukiko du. Bertan esaldi ezberdinak egongo dira. Adib: “dislistak gustatzen ez zaizkion pertsona”, “panderoa jotzen dakiena”... Esaldi bakoitzarentzat pertsona bat aurkitu behar da. Modu honetan elkar ezagutuz joango gara.
Mendebaldeko dueloa
Bi lerro horizontal osatzen dira, bata bestearen aurrean baina bizkarra emanda. Bi lerroen artean 5 metro inguru utzi behar dira. Lerro bakoitza talde bat da. Taldekide kopuruaren arabera, zenbaki kopuru hori banatu behar dute beraien artean, hau da, bost izanez gero, bakoitza zenbaki bat izango da, 1etik 5era. Begiraleak zenbaki bat oihukatzen duenean, zenbaki hori daukatenek buelta eman beharko dute. Horrela, aurkariak aurrez aurre egongo dira eta bakoitzak bestearen izena esatea lortu behar du, besteak berea esan baino lehenago.
Gurpilaren jolasa
Bi zirkulu egingo ditugu, bata kanpoaldean eta beste barrualdean. Musikak dirauen bitartean, barruko zirkulua ezkerretara mugituko da dantzan bueltak emanez eta kanpoko zirkulua beste norabidean (eskumatara) mugituko da. Musika geratzen den momentua, bakoitzak aurrez aurre daukan pertsonarekin hitz egingo du, elkar ezagutuko direlarik. Minutu bat pasata, berriro musika jarriko da eta beste bat ezagutzeko aukera izango da.
Keinua eta izena
Taldekide bakoitzak bere izena esan eta keinu bat egin beharko du. Guztiek keinua eta izena esan dutenean, begiraleak keinu bat egingo du eta besteek keinu horri dagokion pertsonaren izena oihukatu behako dute.
Armiarma sarea
Denak borobilean eserita egonda, batek eskuan artile bilo bat izango du. Honek, bere izena, eta beste pare bat ezaugarri esango ditu eta beste kide bati pasako dio biloa. Beste kideak artile zati bat eskuan hartu, bere datuak esan eta beste kide bati pasako dio biloa. Horrela egingo da, artilea denen eskuetatik pasatu eta armiarma sare bat osatu arte. Ondoren, alderantzizko buelta emango da, eta bakoitzak, artilea arinago pasatu dion kideari pasatzerakoan, bere datuak gogoratu eta esan beharko ditu.
Pistoleroa
Denak borobilean jarriko dira eta bat borobilaren erdian kokatuko da. Erdiko honek, eskuarekin seinalatuz kide baten izena esango du. Orduan, kide hau makurtu egin beharko da eta honen ezkerreko eta eskuineko kideek, batak bestearen izena ahalik eta arinen esan beharko dute.
Beranduen esaten duena erdira joango da.
Beranduen esaten duena erdira joango da.
Han zeuden
11:28
Adimen eragile aurrekoa (2-7 urte), Barruko jolasak, Jolas lasaiak, Jolas motzak, Kantu jolasak, Oso jokalari gutxi (<6)
No comments
HAN ZEUDEN KROKODILO ETA TXIMUAK,
ARRATOI TXIKIAK, ARDI ZURIAK.
KATU OILO, ELEFANTE.
EZER EZ ZEN FALTA.
EZ DAKIT ONDO ESAN DUDAN,
GOAZEN BERRIRO ESATERA.
HAN ZEUDEN...
Arantxan txan
11:10
Adimen eragile aurrekoa (2-7 urte), Adimen eragile konkretua (7-12 urte), Barruko jolasak, Jolas motzak, Kantu jolasak, Oso jokalari gutxi (<6)
No comments
Arantxan txan, arantxan txan
guli guli guli guli guli arantxan txan
Arantxan txan, arantxan txan
guli guli guli guli guli arantxan txan
Arabi, arabi,
guli guli guli guli guli arantxan txan
Arabi, arabi,
guli guli guli guli guli arantxan txan
Epo e tai tai e (+5 urte)
10:53
Adimen eragile aurrekoa (2-7 urte), Jolas lasaiak, Jolas motzak, Kantu jolasak, Munduko jolasak, Oso jokalari gutxi (<6)
No comments
Helburuak:
- Eskuen arteko koordinazioa hobetzea.
- Memoria lantzea.
- Arreta sustatzea.
- Eskema erritmiko bat errepikatzea.
Keinuak
Abesti honekin batera eskuekin keinuak egin behar dira esaten den hitzaren arabera:
Abesti honekin batera eskuekin keinuak egin behar dira esaten den hitzaren arabera:
Epo: magalean bi kolpeEtai tai: Bi txaloYe: Besoak gurutzatuta sorbaldean bi kolpeItuki tuki: Buruan bi kolpe
*Kantu hau keinu ezberdin laguntzaz egon daiteke:
- Epo: eskubiko kidearen magalean bi kolpe
- Ye: kriskitinak
- Ituki tuki: Behatzekin ezkerreko kidearen buruan bi kolpe
**********
Ba al zenekiten abesti ezagun honek Zelanda Berrian duela jatorria?
1909 urtean Kingi Tahiwi emakume mahori batez maitemindurik egonik, kantu bat idatzi zion non bere kualitateak agertzen zirenak. Kantuaren letra ez da gaur egun ezagutzen dugun berdina:
He puru tai tama e
He puru tai tama hoki
He puru tai tama
He puru Tukituki
He puru Tai Tama e
| Gizon gaztea eta indartsua naiz! Zekor idixko erreala! Mutil kementsua! Zezen bat dena suntsitzen duena! Goazen zu eta ni Otaki-z hurrunago. Eta ez zaigu emaitzik eskaintzen. |
Bigarren mundu gerran zehar maoriar soldaduak Italian zeudela kantua berregituratu zuten eta gaur egun ezagutzen dugun bertsioa sortu zuten.
2015(e)ko abenduaren 12(a), larunbata
Naufragoak eta marrazoak (+8 urte)
Jolas
hau egunkarien bidez irla bat irudikatzean datza. Bertan Naufragoak egongo dira
eta marrazoek irla puskaka jaten joango dira, horretarako egunkariak kentzen
ibiliko direlarik. Naufragoek ura ukitzen badute, hil egingo dira. Baina
marrazoak naufragoengatik ukituak badira, eliminatu egiten dira.
2015(e)ko abenduaren 11(a), ostirala
Apoa familia
12:13
Adimen eragile aurrekoa (2-7 urte), Adimen eragile formala (12-16 urte), Adimen eragile konkretua (7-12 urte), Barruko jolasak, Jolas lasaiak, Jolas motzak, Kantu jolasak
No comments
Adina: 6 urtetatik aurrera
Iraupena: Jendearen motibazioaren arabera
Helburuak:
- Jolaseko partaideek kideen izenak ikastea
- Lotsak galtzea
- Giro lasaia eta dibertigarria sortzea
Partaide guztiak borobil batean jartzen dira. Jolasa ematen duen monitorea kantuarekin hasten da eta gainontzekoek esan duena errepikatu behar dute.
Abestiaren letra
Apoa familia zegoen,
eta apoa ______ zegoen,
eta esan zuen apo ______-k:
Xapu Xapu Xapu Xapu Xa!
Xapu Xapu Xapu Xapu Xa!
Xa! Xa!
Xapu Xapu Xapu Xapu Xa!
- Aitona: Bizkarreko mina eta bastoia. Ahots ahula.
- Aita: Bibotea eta ahots gogorra.
- Ama: Opera kantantea.
- Semea: Rap
- Alaba: Pija.
- Haurra: Lurrean etzan eta hankak mugitu. Haur ahotsa eta hatz lodia ahoan sartuta.
- Pertsonaien kopuruari dagokionez, nahi adina pertsonaia ezberdin jarri daitezke
Hurrengo bideoan berriz, bestelako pertsonaia ezberdinak agertzen dira, adibidez: Spiderman apoa, Fernando Alonso apoa, lehengusina pertxenta etab.
2015(e)ko abenduaren 10(a), osteguna
Nik daukat tik tik tik
Korroan jarrita, abestu eta dantzatuko da. Nahi beste gorputzeko atal sar daitezke, eta amaieran denak mugitu beharko dira.
Nik daukat tik tik tik,
nik daukat tik tik tik,
medikuak esan dit
_______ mugitzeko,
mugitzeko behin
mugitzeko bitan
mugitzeko lautan
paparabapa piripo
paparabapa piripo
uh yeah!
uh yeah!
* Burua, mingaina, begiak, besoak, hankak, ipurdia…
Pin pon pilota
04:45
Adimen eragile aurrekoa (2-7 urte), Adimen eragile konkretua (7-12 urte), Barruko jolasak, Espazio eremu txikiak, Jolas motzak, Kantu jolasak, Oso jokalari gutxi (<6)
No comments
Jolasaren garapena:
Jolaskide guztiak biribilean jarriko dira barrura begira. Korroaren erdian haur batek abestia abestuko du salto egiten duen bitartean.
Abestuz UKITZEN BAZAITUT esaldia esaterakoan, erdiko haurrak biribilean dagoen jolaskide baten burua ukitu dezake. Ukitutako laguna zutik jarriko da, eta biak hasiko dira saltoka biribilaren erdian, abesten duten bitartean.
Gauza bera egiten da lagun guztiak saltoka jarri arte. Abesti bakoitzean, erdian saltoka ari direnek lagun bana uki dezakete. Saltoka aritzerakoan ezin da beste saltokarien gorputza ukitu.
Abestia
eta salto salto salto
saltoka ari naiz.
Ukitzen bazaitut
salto egin zazu,
ukitzen bazaitut
salto egin zazu.
Trikitixa (Domino avanti)
Animazio jolas hau aisialdiko jardueretan (udalekuak, kanpaldi, irteerak...) asko erabiltzen da. Partaideak korroan jarriko dira eta haietako batek abestia abestuko du eta besteek errepikatuko dute, baita egiten dituen keinu guztiak ere.
Jolas honetarako letra ezberdinak topa daitezke. Batzuek "italieraz" egiten dute abesti osoa, beste batzuek "italiera" eta euskara nahasten dute eta beste batzuek den-dena euskaraz abesten dute.
Jolas honetarako letra ezberdinak topa daitezke. Batzuek "italieraz" egiten dute abesti osoa, beste batzuek "italiera" eta euskara nahasten dute eta beste batzuek den-dena euskaraz abesten dute.
Keinuak
- ESKUAK AURRERA/DOMINO ABANTI = besoak aurrera luzatu, hatz lodia gora begira dagoelarik.
- ESKUAK ATZERA/ DOMINO PREGO = besoak jaso bularrera.
- BURUA GORA = burua gora begira jarri.
- HANKAK OKERTU = belaunak okertu, oinak barrualdera geratzeko moduan.
- IPURDIA KANPORA = ipurdia atzeraka bota.
- BEGI BAT ITXI = begi bat itxi.
- MINGAINA ATERA = mingaina albo batera atera.
- AURRERANTZ MUGITU = oinez aurrera joan.
- TRIKITIXA, TRIKITIXA, TRIKITIXA XA XA = aurretik esandako guztia aldi berean eginez, gorputza alde batera eta bestera kulunkatu
Abestia
Eskuak aurrera, eskuak atzera
Trikitixa trikitixa trikitixa xa xa…
Eskuak aurrera, eskuak atzera
Burua gora!
Trikitixa trikitixa trikitixa xa xa…
Eskuak aurrera, eskuak atzera
Burua gora, ipurdia kanpora!
Trikitixa trikitixa trikitixa xa xa…
Eskuak aurrera, eskuak atzera
Burua gora, ipurdia kanpora, hankak okertu!
Trikitixa trikitixa trikitixa xa xa…
Eskuak aurrera, eskuak atzera
Burua gora, ipurdia kanpora, hankak okertu, begi bat itxi!
Trikitixa trikitixa trikitixa xa xa…
Eskuak aurrera, eskuak atzera
Burua gora, ipurdia kanpora, hankak okertu, begi bat itxi, mingaina atera!
Trikitixa trikitixa trikitixa xa xa…
Eskuak aurrera, eskuak atzera
Burua gora, ipurdia kanpora, hankak okertu, begi bat itxi, mingaina atera, besoak eskegi!
Trikitixa trikitixa trikitixa xa xa…
Eskuak aurrera, eskuak atzera
Burua gora, ipurdia kanpora, hankak okertu, begi bat itxi, mingaina atera, besoak eskegi, hanka bat gora!
Trikitixa trikitixa trikitixa xa xa…
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)