2016(e)ko otsailaren 5(a), ostirala

Mc Gyver-en ginkana

Taldekatzea: 6-8 kideko taldeak

Garapena:

Jolas honetan monitoreak hainbat leku ezberdinetan ezkutatzen dira eta ginkanako talde ezberdinek bilatu beharko dituzte. Talde batek ezkutatuko monitore bat aurkitzen dutenean froga bat pasa beharko dute, erreminta ezberdinak lortzeko.

Erreminten zerrenda:

  • Hortz eskuila
  • Arkatza
  • Goma
  • Txintxetak
  • Aulkia
  • Ogia
  • Dadoa
  • Jertsea
  • Buruko gantxoa
  • Giltza
  • Giltza ingelesa
  • Paperezko musu zapia
  • Eguzkitarako betaurrekoak
  • Zapia
  • Liburua
  • Ontzia
Talde bakoitzak gehienez 3 lanabes izan dezakete. Hauekin bi monitore egongo diren kontrol gunera joango dira eta istorio bat asmatuz, egoera jakin batetik irten beharko dute beraiek dauzkaten tresnekin. Monitoreek istorioaren arabera (posible den edo ez), hurrengo egoerara pasako diren edo ez erabakiko dute.

Taldeak frogak pasatuz doazen heinean, kontrol gunean dagoen tabloian aurrera joango dira, modu honetan, egoera berriekin aurkituz.

Jolasean zehar, monitore bat mairuz mozorrotuta egongo da. Pertsonai honi esker, talde ezberdinek beste taldeekin beraien lanabesak trukatzea ahalbidetuko du. Trukea gauzatu dadin, mairuak frogaren bat gauzatzeko eska dezake. Bestalde, beste monitore bat lapurrez mozorrotuta egongo da. Honek talde ezberdinei erremintak lapurtu ahal izango du.

Egoerak:

  1.  Zazpi buruko herensugea
  2.  Inurritegi handi bat inurri gorriekin
  3.  Mila sugeen artean harrapatuta
  4.  Tarantula plaga bat
  5.  Labirinto batean harrapatuta
  6.  Suaz inguratuta
  7.  Piramide bateko gela batean harrapatuta, aberastasunez beteta
  8.  Zanpagailu ("apisonadora") batzuk segituz
  9.  3 adar dauzkaten 30 zezenez inguratuta
  10.  Krokodiloz beteta dagoen erreka
  11.  PiraƱez inguratuta
  12.  Bi horma elkartzen ari diren gela batean harrapatuta
  13.  300 Km/h doan auto batean harrapatuta. Autoaren azeregailu pedala trabatua dago eta balazta ez dabil
  14.  Tribu kanibal baten eltze batean harrapatuta
  15. Basamortuan urik eta janaririk jabe. Inguruan hienak eta putreak daude
  16.  Hare mugikorretan harrapatuta

Lanabesak lortzeko frogak:
  1. Taldekide guztiak astoka beraien artean saltatzea
  2. Taldekide bakoitzak aho-korapilo bat esatea
  3. Taldekide guztiak ipurdiarekin beraien izena idaztea
  4. Lenteja plater bateko aleak kontatzea
  5. Pajita baten bitartez, orri bat taldekideen artean pasatzea
  6. 3 pisuko giza dorre bat egitea
  7. Tximinoen batzar bat antzeztea. Tarzan izango da presidente
  8. 10 esaera zahar esatea
  9. Taldekide bakoitzak txiste bat kontatzea
  10. Txanpon bat aurkitzea irinez beteriko bol batean
  11. Antzerkia: Pertsona batek izugarrizko pixa gurea dauka eta komun publikoetan izugarrizko ilara dago.

0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina