2016(e)ko otsailaren 5(a), ostirala

Besarkada

Edukia: Orientazio espaziala eta kooperazioa

Baliabideak:

  • Monitoreak: Hezitzaile 1
  • Espazioa: Espazio eremu handia eta oztoporik gabe
  • Materialak: Ikusmena daukaten ikasleei begiak estaltzeko zapiak
  • Iraupena: 5 minutu
  • Partaide kopurua: Gehienez 10 jokalariz osatutako taldea


Garapena:

Dinamizatzaileak ikusmena daukaten haurrei begiak zapi batekin estaltzen die. Ondoren, partaideei ilara zuzen bat osatu behar dutela esaten zaie, elkarrei eskutik helduz. Dinamizatzailea gelatik zehar ibiliko da eta jolasaren helburua denen artean besarkada batekin harrapatzean datza.

Aldaerak:

  • Korro bat osatuz, jokalari  bat (iheslaria) biribilaren erdian egongo da. Iheslariaren helburua korro honetatik ihes egitea izango da; bestalde, gainerako jokalarien helburua erdian dagoen partaidea harrapetzea izango da. Iheslariak korroa osatzen duen partaideen hanken artetik ihes egin ahal izango du. Iheslaria harrapatzen duen lehen jokalaria erdira joango da, elkarren artean rolak aldatuz.

0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina