2016(e)ko otsailaren 6(a), larunbata

Gaueko ginkana

Ginkana honetan hainbat froga egingo dituzte ibilbide jakin batean zehar. Talde ezberdinak antolatuko dira eta haurrak bakarrik joango dira, izan ere, monitoreak hainbat postu ezberdinetan egongo baitira. Postuko froga igaro eta gero, mezu sekretuaren zati bat emango zaie, modu honetan, taldeek postu guztietatik pasa direla egiaztatuko da.

Postuak:

1) 5 kandelez osatutako ilara batean, umeak kandelak itzaltzen saiatuko dira ahotik ura botaz (iturriko ura izango balitz bezala).

2) Froga honetan taldekide guztien artean 1-100 bitarteko zenbaki guztiak esan beharko dituzte. 5 eta 7 zenbakien mutiploetan "pi" esan beharko dute. Akatsen bat egiten badute, kontaketa berriz hasiko litzateke. Adibidez: 1,2,3,4,pi,6,pi,8,9,pi,11,12,13,pi,pi,16,pi,18,19,pi,pi,22,…

3) Espazio eremu txiki batean hainbat zotz ezkutatuko dira .Froga honen helburua, haurrek zotz guztiak bilatzean datza.

4) Jantzi ezberdinak aldatu beharko dute, adibidez: ezker oineko zapatila eskuin oinean jarriko dute, baita beste zapatila ere, eta kamiseta alderantziz jarriko dute, hau da, atzeko aldea aurreko aldean jarriko dute. Hau egiten duten bitartean, monitoreak aldez aurretik esn dien kanta abestuz egingo dute. Haurrek jantziak aldatuta eramango dituzte  ginkana amaitu arte.

5) Haurrek hankak zabalduta ilara bat osatuko dute. Taldekideeko batek sagar bat ahoan eramango du eta hauen azpitik pasako da, sagarra erori gabe. Sagarra eroriko baliz, berriz hasi beharko luke. Taldekide guztiek egin beharko dute froga hau, monitoreak aldez aurretik esandako denboraren barruan.

6) Taldekide guztiak gazteenetik zaharrenera ordenatzea, mimikaren bidez. Froga hau zerbaiten gainean egingo dute, oreka mantenduz, aldaketen zehar ezingo dute jaitsi ezta erori ere.

7) Orri batekin balde batetik bestera ura garraiatzea.




0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina