2016(e)ko otsailaren 6(a), larunbata

Txupa tierra

Txupa tierra gaubelako jolasa da, Pikuento jolasaren antzekoa.

Gelditzen den monitorea linterna bat eta txistu bat izango du. Jolasa hasi aurretik, jolas eremua zehaztuko da. Monitoreak "txupa tierra" esatean, jolasa hasiko da; momentu horretan, gelditzen den pertsona zenbatzen hasiko da modu honetan: Pi bat, pi bi, pi hiru, pi lau ... Bitartean, gainerako jokalariak kontatzen ari dena ukitu, norberaren izena esan eta gorde egin beharko dute.

Monitoreak kontatzen amaitzen duenean, txistuarekin adieraziko du, momentu honetatik aurrera, gainerako jokalariak ezin dira mugitu. Gelditzen denak gainerako partaideak identifikatu beharko ditu linternaren bidez, aipatu beharra dago, 3 pausu emateko aukera duela. Alde batetik, pertsonaren bat identifikatu eta asmatzen badu, eliminatuta geldituko da. Bestalde, inor ere ez badu aurkitzen "Txupa tierra" esan eta prozesua errepikatuko da. Mundu guztia kontatzen ari denangana joan beharko du, bere izena esan eta gorde egingo dira.

Aldi bakoitzean, geroz eta denbora gutxiago egongo da ezkutatzeko. Aipagarria da, identifikatutako jokalariak monitorearen aldamenean egongo direla eta beste jokalariak identifikatzen lagundu diezaieke.

0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina