2016(e)ko otsailaren 6(a), larunbata

Zozketa jolasak

1.- Bakoitiak ala bakoitiak


Bi jokalariek egingo dute aukeraketa. Bakoitzak eskuak atzean gorde eta “Bakoitiak ala Bikoitiak” esango du eta esku bana aterako dute, nahi diren atzamarrak luzatuz. Bi jokalarien atzamarren batuketa bikoitia/bakoitia bada, “Bikoitiak/Bakoitiak” esan duena hasiko da jolasten.


Asmazak / Asmazan jolasa




2.- Oinak bota

Bi jokalariren artean egiten da, bata bestearen aurrean jarrita, bi metroko distantziara, gutxi gorabehera. Bakoitzak oin bat bestearen aurrean jarrita aurrera egingo du, txandakatuz. Oina jarriko duen azkena-luzeran edo zabaleran guztiz sartuta- irabazlea izango da.



0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina