2016(e)ko martxoaren 16(a), asteazkena

Asterix eta Obelix- Urrezko itaiaren ginkana

Helburuak:

  • Taldean partaideen artean talde lana sustatzea.
  • Taldekoek besteen gaitasunak kontuan hartzea.
Partaide kopurua: 16 jokalarietik gora

Iraupena: 1:30-2 ordu inguru

Jolasaren garapena:

Paroramix intsisuari urrezko itaia lapurtu die eta hau gabe ezin du miura moztu. Berri hau oso kezkagarria da galiarrentzat, izan ere, bere edabe miragarria prestatzeko osagai honen beharrean baitago. Hau honela izanik, Asterix eta Obelixek apustu bat egin dute: Kasua nork lehenago ebatzi. Horretarako, hiru faktore hauek kontutan izan beharko dituzte:

  • Ea nork lehenago GAIZKILEA aurkitu
  • NON GORDE duen itaia 
  • ZERGATIK lapurtu duen.
Behin jokoaren testuingurua jarrita, jolaseko partaideak bi taldeetan banatuko ditugu, taldeetako bat Asterix-en taldea izango da eta bestea Obelix-en taldea. Bi taldeei koadernotxo bat banatuko zaie, bertan, hiru atal egongo dira: Nork lapurtu duen itaia, zergatik lapurtu duen itaia eta non dagoen itaia. 

Pistak lortu ahal izateko, zenbait froga pasa beharko dituzte eta irabazten duen taldeak zakutxotik pista bat hartu ahal izango du (3 pistak zakuan nahastuta egongo dira). Froga guztiak pasa eta gero, taldeek gaizkilea harrapatzeko aukera izango dute. Garrantzitsua da gaizkilea harrapatu dutenean NON gorde duen eta ZERGATIK lapurtu duen esatea, bestela ez da balezkoa hartuko.

PISTAK:

Susmagarrien zerrenda:

Ezkerretik eskuinetra: Bizar gorri kapitaina, Baba,
Ludux, Dormus, Algo serius, Altus todus, Guarrux,
Pinochus, Prolix, Kirk Douglas eta Moro Savius





Jolas hau asmatu genuenean, Bizar gorri kapitaina jarri genuen gaizkiletzat. Zuek nahi duzuena jar dezakezue.

-Ez da erromatarra
-Semearekin apustua egina dauka ea nork uzten duen bizarra luzeago
-Asterix eta Obelixen abentura askotan azaltzen da
-Txapela dauka

ZERGATIK lapurtu zuen?

Pistekin esaldia osatuko dute: "Erromatarrek ordaindu zielako"

NON dago itaia?

*Nahi den tokian ezkutatu daiteke.



****
Frogak:

1. FROGA: Date il botix. 
Zein taldeek daki Asterix eta Obelixen inguruan gehien?
  1. Zein esaldi esaten dute gehien galiarrek
    1. Erromatar hauek eroturik daude
    2. Goazen basurdeak harrapatzera
    3. Cesar hoberena da
  2. Obelixei zer gustatzen zaio herri afarian jatea?
    1. Makarroiak
    2. Erromatarrak
    3. Basurdeak
  3. Julio Cesar zeinetaz maitemindurik dago?
    1. Bere buruaz
    2. Neskak ez zaizkio interesatzen
    3. Egiptoko erregina (Cleopatra)
  4. Bonbinek (alkatearen emazteak) nola deitzen dio senarrari?
    1. Maitea
    2. Txerrikumetxo
    3. Alkate jauna
  5. Asterixen galtzak zein koloretakoak dira?
    1. Gorriak
    2. Txuriak
    3. Beltzak
  6. Zergatik du horren beharrezko Paroramixek urrezko itaia?
    1. Bizarra mozteko
    2. Bere aitonak oparitu zizkiolako
    3. Miura mozteko
  7. Zein da Obelixen traumarik handiena?
    1. Paroramixek eta Asterixek dietan jarri nahi diela
    2. Edabea ezin duela hartu
    3. Dutxatzen denean, etxeko kristalak puskatzen dituela
  8. Zergatik ezin du Obelixek edabe miragarririk hartu?
    1. Txikitan edabearen marmitan erori zelako
    2. Gaixotu egingo litzatekeelako
    3. Beti hartzen du edabe miragarria
  9. Galiarrei zerk ematen die beldur handien?
    1. Erromatarrek
    2. Obelixen zaplastekoak
    3. Zerua buru gainera erortzea
  10. Idefix norena da?
    1. Asterixena
    2. Obelixena
    3. Biena
2. FROGA: Izarraren jolasa

Bi taldeek gurutze bat osatuko dute, kideak errenka bat osatuz. Froga honen helburua, zure aurkariak baino lehenago erdian dagoen zapia edota baloia hartzea da. 

Horretarako, partaide bakoitzari zenbaki bat atxikituzaie eta ondoren, dinamizatzaileak zenbaki bat esango du. Zenbaki hori duen lau partaideak gurutzeari buelta eman beharko die eta beraien errenkara iristen direnean, kideen hanka azpitik pasaz, zapia edo baloia hartu beharko dute.

Zapia lehenak harrapatzen duenak jolasan jarraituko du, bestalde, atzean gelditu diren beste hiru kideak elimininatuta geldituko dira. Frogan zehar, talde bateko kide guztiak eliminatuta gelditzen badira, pista irabazi duen taldeak eramango luke.

** Monitoreentzat abixua: Gurutzea eratzeko garaian, jolaseko partaideen altura kontutan hartu eta ahal den neurrian tamaia beretsua duten haurrak jarri gurutzearen errenkan.

3. FROGA: Asmakizunen desafioa

Talde bakoitzari txandaka asmakizun bat esango die. Asmakizun gehienak irabazten dituen taldeak pista eskuratuko du.

Asmakizunak:

-12 anai-arreba gara, ni bigarrena jaio nintzen, hala ere, txikiena naiz. Nola liteke hori? (otsaila)



4. FROGA: Papirus Diarium

Egunkari orri batean hitz bat aurkitu beharko dute

5. FROGA: Avemus alkateus

Galiarrek beraien alkatea ezkutu baten gainean ematen zutenez, talde bakoitzetik 3 partaide aukeratu beharko dute. "Alkatea" <<sillita de reinan>> eramanez, helmugara lehen iristen den taldeak irabaziko du.


6. FROGA: Gaitasunezko froga

Lurrean, tiza baten laguntzaz, futbol zelai bat marraztuko dugu (Ping- pong mahai baten tamainakoa gutxi gorabehera). Taldekideetako batek bere aurkariari Ping-pong pilota porterian sartzen saiatuko da. Horretarako, pilotari putz egingo dio, guztiz debekatua dago pilota edozein gorputz atalarekin ukitzea.



7. Froga: Tic Tac Toe





8. FROGA: Coniecto nomine

"B" hizkiaz hasten diren 5 neska izen esan beharko dituzte talde bakoitzak txandaka. Izen gehien esaten dituen taldeak irabaziko du.

Babesne Badaia Baia Baiakua Baiza Bakarne Bake Bakea Bakene Balbina Balendiñe Balene Balentina Balere Balerene Bañano Barasorda Barbara Barda Bardoitza Bardoze Barezi Barkane Barkoxe Barria Basabe Basagaitz Basalgo Basandere Basile Basilia Basoa Bata Batirtze Batiste Bazkoara Beatasis Beatriz Bedaio Begoña Belaskita Belate Belem Belita Beltzane Benantzi Benardiñe Beñate Benedikta Benedite Bengoarra Bengolarrea Beniñe Benita Beolarra Bera Beraskita Berastegi Beratza Berbixe Berbizkunde Berbizne Berengela Bernadeta Beronika Beronike Berorize Bertzijana Betiñe Betire Betixa Betolatza Bianditz Bibiñe Bidane Bidarte Bidatz Bihotza Bihozne Bikarregi Bikuña Bilbañe Biloria Bingene Bioti Birgara Birkide Birkiñe Bisitazio Bita Bitori Bizenta Blaskita Brigita Buiñondo Bureskunde Burgondo Burne Burtzeña Buxanda.


9. FROGA.

Kanpaldia egiten ari gareneko hurbil dagoen herri baten posta kodea asmatzea izango da froga honen helburua. Talde bakoitzak zenbakiak txandaka esango ditu eta asmatzen duen taldeak edota froga gehiegi luzatuz gero, gehien hurbildu den taldeak irabaziko du pista.


10. FROGA: Movens anus

Taldekide ezberdinek hitz bat idatzi beharko dute beraien ipurdiarekin. Hitz gehien asmatzen dituen taldeak irabaziko du pista.

11. FROGA: Zapiak mareatuz

Espazio eremu zabal batean karratu handi bat marraztuko da. Karratuaren ertz bakoitzean talde bat egongo da. Talde bakoitzeko jokalariak errenka bat osatuko dute eta aurrenekoak zapi bat izango du. Dinamizatzaileak txistua jotzen duenean, errenkan lehenengo dagoen jokalaria irtengo da, karratuari buelta emango dio eta bigarren jokalariari pasako dio erreleboa (zapia). Jokalari guztiak erreleboak egiten duen lehen taldeak irabaziko du froga.

0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina